Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Be Basque Talent Meeting-en beste edizio bat, Frantzian bizi diren profesionalak gure lurraldearekin harremanetan jartzeko

2021/02/25

  • Ekitaldiko lehen saioan, goi-mailako prestakuntza duten 40 profesional inguru bildu dira

Euskadirekiko loturari eusten jarraitzeko helburuarekin, Bizkaia Talentek Be Basque Talent Meeting (BBTM) egitasmoaren beste online edizio bat antolatu zuen, oraingoan lan-ibilbidea Frantzian garatzen ari diren eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalentzat.

Bilkuraren lehenengo zatian, Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaileak azaldu zuen nola laguntzen dien Bizkaia Talentek lan-ibilbidea Euskadin jarraitzeko asmoa duten profesionalei, hala nola zer-nolako abantailak dakartzan Be Basque Talent Network sareko kide izateak: ibilbide profesionala garatzeko tresnak, zerga-onurak…
Topaketan, Sidenor eta Grupo Sarralle erakundeak izan ziren. Batetik, beren beharrak zein diren jakinarazi zuten, lan-munduan eskatzen diren profil profesionalei dagokienez, eta, bestetik, beren erakunde-kulturaren berri eman zuten.

Saioari amaiera emateko, telekomunikazio-ingeniari batek gure lurraldera lanera etorri zenean bizi izan zuen esperientzia kontatu zuen: Frantzian beharrean ia hamarkada bat eman ostean, Bizkaiko enpresa batean hasi zen lanean, profesionalki beste abentura batean murgiltzeko asmoz.

Bigarren saioa, martxoan
Datorren martxoaren 2an izango da Frantziako BBTM-ko bigarren saioa. Bertaratzen direnek Angulas Aguinaga eta Ormazabal enpresak ezagutu ahal izango dituzte, eta, era berean, Euskadin proiektu profesional berri batean aritzeko Frantzia utzi zuen profesional baten testigantza entzungo dute.

Hurrengo Be Basque Talent Meetingak
Datozen hilabeteotan, eta pandemia hasi zenetik ezarritako online dinamikari jarraikiz, Bizkaia Talentek BBTM antolatzen jarraituko du, bai Europan (Italia, Belgika, Herbehereak, Erresuma Batua, Alemania…) bai munduaren gainerakoan (Estatu Batuak, Mexiko…).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×