Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Be Basque Talent Meeting Germany-k Alemanian bizi diren 120 profesional bildu ditu

2020/12/14

  • Bizkaia Talentek lan-ibilbidea Euskadin jarraitzeko aukerak aztertzen ari diren profesionalei bidea erakusteko hitzaldi honen beste edizio bat egin du

Azkeneko Be Basque Talent Meeting (BBTM) hitzaldia, Erresuma Batuko profesionalei bideratua, zein arrakastatsua izan zen ikusita, Bizkaia Talentek BBTMren beste edizio bat antolatu du; oraingoan, Alemanian bizi diren profesionalentzat, eta horretarako, beste behin, Basque Trade & Investment Nazioartekotzerako Euskal Agentziaren laguntza izan du.

Lehen saioan, Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaileak Be Basque Talent Network sarean parte hartzeak dakartzan aukerak eta abantailak jakinarazi ditu; izan ere, sarea profesionalen lan-ibilbiderako garapen- eta konexio-elementua da. Horrez gain, Basque Talent Observatory eta Career Development Centre tresnen berri eman du, zeinak euskal erakundeak profesionalei Euskadirako itzulera-prozesuan laguntzeko baliatzen dituen. Hirugarrenik, atzerrian lan egin ostean Bizkaiak eskaintzen dituen zerga-abantailak nabarmendu ditu, besteren artean lurraldera itzuli eta hurrengo sei urtean % 35era bitarteko kenkaria dagoela.

Web-mintegiaren bigarren saioan, Lookiero, Maier Group eta ViveBiotech enpresen ordezkariek egun garatzen ari diren proiektuak azaldu dizkiete parte-hartzaileei, bai eta haien egungo lan- eta prestakuntza-beharrak ere. Halaber, erakunde-kultura eta beren enpresetan lan egiteak dakartzan onura ukiezinak izan dituzte hizpide.

Amaitzeko, Alemaniatik erakarritako profesional batek, Valladolideko diseinu mekanikoko ingeniaria bera, Hannoverren lanean lau urte eman ondoren lan-ibilbidea Euskadin jarraitzea erabakitzera eraman zuten arrazoiak kontatu ditu, hala nola zer-nolako prozesu eta esperientzia bizi izan dituen Bizkaia Talentekin harremanetan sartu zenetik, hain zuzen 2019an aipatu hiri alemaniarrean antolatu zen Be Basque Talent Meeting-aren harira, harik eta azkenean Euskadira beharrera etorri arte.

Be Basque Talent Network
Be Basque Talent Network es la mayor red de profesionales de alta cualificación del mundo que están o quieren estar relacionados con el País Vasco. Compuesta por 15.000 profesionales repartidos en más de 100 países y más de 450 organizaciones vascas, tiene como objetivo poner a profesionales que trabajan por todo el mundo en contacto con otros profesionales y empresas para facilitar el movimiento del talento, la creación de contactos y facilitar relaciones comerciales.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×