Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek Be Basque Talent Meeting antolatu du berriro Londresen

2021/12/13

  • Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako elkarteak bidea erakusten die ibilbide profesionala Euskadin jarraitzeko aukerak aztertzen dituzten profesionalei.

Pandemiagatik ia bi urtean ezinezkoa izan ondoren, Bizkaia Talentek nazioarteko ekitaldi presentzial bat antolatu zuen berriro, joan den abenduaren 9an: Be Basque Talent Meeting London. Londresko metropoli-eremuko prestakuntza-maila handiko profesionalentzat antolatutako topaketa honetan, 30 profesional inguruk bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten Euskadiko lan-merkatuaren egoera eta joerak.

Giro lasaian eginiko bileraren lehen zatian, Ivan Jimenez Bizkaia Talenten Zuzendari Kudeatzaileak merkatua egun eskatzen ari den profil profesionalen eta lan-arloan etorkizuneko aurreikuspenek iragartzen dutenaren berri eman zuen. Era berean, Bizkaia Talentek lan-ibilbidea garatzeko dituen tresnak profesionalen eskura jarri zituen, eta, azkenik, lekualdatutako langileentzako zerga-araubide bereziari buruzko zenbait xehetasun azaldu zizkien.

Ekitaldiaren bigarren zatian, Amaia Munuerak, We Bring Strategyn Recruiting Managerra denak, Euskadiko enpresen antolaketa-kultura, garatzen ari diren proiektuak eta Euskadin eskaintzen diren lan-baldintzak aurkeztu zituen.

Bukatzeko, Mireia Azpiazuk, Networkingeko Nazioarteko Ekitaldien Arduradunak, Erresuma Batutik irten eta Euskadira iritsi arte egin beharreko izapide eta gestioak jakinarazi zituen, lan-ibilbidea euskal lurraldeetan jarraitzea erabakitzen duten profesionalei begirakoak.

Be Basque Talent Network
Be Basque Talent Network Euskadirekin harremana duten edo izan nahi duten goi-mailako prestakuntzadun profesionalen munduko sarerik handiena da. 100 herrialdetan baino gehiagotan ari diren 17.000 profesionalek eta Euskadiko 500 erakundek baino gehiagok osatzen dute. Bere xedea da mundu osoan zehar lanean diharduten profesionalak beste profesional eta enpresa batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugi dadin eta kontaktuak nahiz merkataritza-erlazioak era daitezen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×