Bizkaia Talent

Albisteak

Londresko 11. Be Basque Talent Conference-a, benetan arrakastatsua

 

  • Euskadiko 40 erakundek eta Erresuma Batuan bizi diren 150 euskal profesionalek baino gehiagok hartu dute parte nazioarteko topaketa honetan, non banakako 700 bilera profesional baino gehiago egin diren, bai eta tailerrak, enpresen aurkezpenak eta eztabaidak ere.

Joan den urriaren 6an, Londresko ETC Venues St Paul’s-en, Be Basque Talent Conference topaketaren beste edizio bat egin zen. Oraingoan, Gipuzkoa Talent ekimenaren laguntza izan zuen, Euskadiko erakundeak eta egun Erresuma Batuan bizi diren goi-mailako prestakuntzadun euskal profesionalak harremanetan jartzeko, batetik, eta, profesionalok gure lurraldera itzuli nahiko balute, Euskadiko lan-merkatuko joeren eta aukeren berri izateko, bestetik. Hauxe Be Basque Talent Conferenceren 11. aldia izan da, Bizkaia Talentek lehenengoa Munichen antolatu zuenetik, 2008an.

Topaketan, 150 profesionalek hartu zuten parte, zeinak beren jarduera garatzen duten, besteak beste, automobilgintzaren, aeronautikaren, makina-erremintaren eta IT-en sektoreetan, eta 40 erakunderekin batera aritu ziren: ACICAE-Basque Automotive Cluster, ADEGI, AMPO S.Coop, BATZ S.Coop, Beaz Bizkaia, Bilbao Ekintza, CAF Group, CEBEK, Campo & Ochandiano, CIC Energigune, CIE Automotive, Cikautxo S.Coop, Danobat Group, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Egile S.L., ERREKA Group, Etxe-Tar S.A., Fagor Arrasate S.Coop, Fidenet Comunicación S.L., GAIA KLusterra, Gestamp, Gestionet, ULMA Taldea, Ibarmia, ieTeam Consultores, IK4 Research Alliance, In Group Consultoria, ITP Aero, Kirol -Kirolbet & KirolSoft- Taldea, LKS, Matrici S. Coop, Mondragon Corporation, NEM Solutions, Petronor, RETAbet Taldea, SALTO Systems, Sidenor Aceros Especiales S.L., TECNALIA Research & Innovation, UPV/EHU, Velatia, Vicomtech eta Virtualware.

Erakundeek eskainitako informazio-saioez gain, bertaraturiko profesionalek eztabaida irekiko foro batean modu aktiboan parte hartzeko aukera izan zuten, bai eta gaien arabera antolaturiko tailerretara joatekoa eta jardunaldian zeuden Euskadiko enpresen ordezkariekin banakako 700 bilera profesional baino gehiago egitekoa ere. Networking hamaiketakoa bera ere pertsonalizatua izan zen, profesionalen eta erakundeen arteko interakzioa batzuen eta besteen elkarlan zein interesen ahalmenaren arabera ahalbidetzearren.

Bizkaia Talenten zuzendari gerente Ivan Jimenezek oso iritzi positiboa agertu du topaketari buruz, eta hauxe nabarmendu du: “Londresen dugun talentuaren kalitatea primerakoa da, eta kasuen % 90ek adierazi digute Euskadira itzuli nahi dutela, 5 urteko epealdian. Hala, topaketa-mota hauek oso lagungarriak dira profesionalentzat, helburu hori betetzeko orduan, bai eta erakundeentzat ere, beren negozioak hobetzen lagunduko dien nazioarteko eskarmentudun talentu hori aurkitzeko”.

Be Basque Talent Network: 11.000 profesional, 330 enpresa
Be Basque Talent Network goi-mailako prestakuntzadun profesionalen sare bat da, beren sorterria alde batera utzita Euskadirekin lotura duten edo izan nahi dutenen sarerik handiena, hain zuzen. Bizkaia Talentek 2015ean abiatua, egun 11.000 profesional (100 herrialdetan baino gehiagotan banatuta) eta 330 erakunde biltzen ditu. Sarearen helburua da mundu osoan zehar lanean ari diren profesionalak beste profesional eta enpresa batzuekin harremanetan jartzea, talentuaren joan-etorria errazteko eta harreman profesional edota komertzialak abiatzeko.

IKUSI ARGAZKI GALERIA OSOA HEMEN

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×