Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent Berlinen diharduten prestakuntza handiko 30 euskal profesionalekin elkartu da

  • Beste Be Basque Talent Meeting topaketa bat antolatu zuen Bizkaia Talentek Alemaniako hiriburuan, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako “UnBox: discover Bilbao Bizkaia in a Box” ekimenaren baitan.

Bizkaia Talentek Be Basque Talent Meeting topaketa antolatu zuen berriz ere joan den irailaren 20ko arratsaldean, “Unbox: discover Bilbao Bizkaia in a Box” ekimenaren baitan. Ekitaldian Berlinen diharduten 30 profesionalek parte hartu zuten, besteak beste, ekonomia-zientzien, informatikaren, ingeniaritzaren, herri-administrazioaren eta biozientzien arloetakoak.

Ekitaldia baliagarria izan zen Euskadiko lan-merkatuaren egoeraren erradiografia erakusteko, baita eskatutako profilen eta lan-aukeren etorkizun-aurreikuspenak egiteko ere. Halaber, Ivan Jimenezek, Bizkaia Talenteko zuzendari gerenteak, Euskadin talentuaren garapena kudeatzeko abian dauden zerbitzu eta ekimenak aurkeztu zituen.

Be Basque Talent Network
Euskadirekin lotura duten edo izan nahi duten prestakuntza handiko profesionalen sarerik handiena da Be Basque Talent Network, eta 100 herrialdetan sakabanatutako 10.000 profesionalek nahiz 320 euskal erakundek osatzen dute. Bere xedea ondokoa da: munduan zehar lanean diharduten profesionalak beste enpresa eta profesional batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugiarazteko eta kontaktuen eraketa zein merkataritza-harremanak errazteko.

Bat egin Be Basque Talent Network sarearekin!

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×