Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

40 profesional baino gehiago batu ziren Be Basque Talent Meeting-en azkenengo edizioan, Bostonen

2019/02/18

  • Topaketak balio izan zuen egungo lan-merkatuko joerak ezagutzeko eta Euskadira itzultzeko aukerak aztertzeko

Joan den otsailaren 14an, Bostonen, Bizkaia Talentek Be Basque Talent Meeting topaketaren beste edizio bat antolatu zuen, Be Basque Talent Network estrategiaren baitan, Euskadiren eta bertakoak izanik beren lan-ibilbidea atzerrian garatzen duten profesionalen arteko loturari eusten jarraitzeko helburuaz. Hitzorduan, Boston inguruan bizi diren profesionalak bildu ziren, hainbat sektoretakoak eurak, besteak beste: informazioa eta komunikazioa, zientzia eta teknologia, finantzak eta hezkuntza.

Saio atsegin batean, profesionalek aukera izan zuten egungo lan-aukerak eta etorkizuneko aurreikuspenak ezagutzeko, denak ere hainbat erakundek eta kluster elkartek emandako informazioan oinarrituta. Era berean, Bizkaia Talenten tresna berritzaileen eta talentua lurraldean kudeatzeko garatzen ari den ekimenen berri jaso zuten.

Aipatu beharra dago topaketan, oraingoan, Euskadiko erakunde hauen ordezkariak izan zirela: Bizkaiko Foru Aldundia, BEAZ, Arteche, BBD Biophenix, CAF, Erhardt, Ibermática, IMG Pharma Biotech, Quarizmi AdTech, StemTek Therapeutics, Tubacex eta Vocento Taldea.

Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari gerenteak nabarmendu zuen honelako topaketak funtsezkoak direla nazioarteko eskarmentua duten profesionalak erakartzeko eta haien eskura jartzeko gure lurraldera itzultzeko zein haiekin harremanetan etenik gabe egoteko zuzeneko bide bat.

Be Basque Talent Network
Euskadirekin lotura duten edo izan nahi duten prestakuntza handiko profesionalen sarerik handiena da Be Basque Talent Network, eta 100 herrialdetan sakabanatutako 11.000 profesionalek nahiz 340 euskal erakundek osatzen dute. Bere xedea ondokoa da: munduan zehar lanean diharduten profesionalak beste enpresa eta profesional batzuekin harremanetan jartzea, talentua mugiarazteko eta kontaktuen eraketa zein merkataritza-harremanak errazteko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×