Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Be Basque Talent Meeting egin zen, Genevan, esparruan goi-mailako prestakuntza duten Euskadiko profesionalekin

2018/06/21

  • Bizkaia Talent-ek berriro antolatu zuen biltzarra euskal herritarren talentua gure herrialdearekin harremanetan jartzeko.  

Joan den ekainaren 15ean, Bizkaia Talentek Be Basque Talent Meetingen beste edizio bat egin zuen, Genevan, herrialde suitzarrean bizi diren eta goi-mailako prestakuntza duten Euskadiko profesionalekin harremanetan jartzeko eta lan-merkatuko mundu-mailako joeren zein Euskadiko enpresek, profesionalok gure lurraldera itzuliko balira, eskatuko lizkieketen eskarmentuaren eta gaitasunen berri emateko.

Topaketan, hogeita hamar profesional inguru bildu ziren, zeinak, egun, erakunde hauetan ari diren lanean: AC Immune, ADAM, CERN, COMSA Corporation, Elca Informatics, ETEL SA, Fehlmann Architectes SA, HighPoint Solutions, Implenia Suisse SA, Innova Capital SA., KPMG Switzerland, Lemanarc SA, Philip Morris International, Puig, UCB, Lausanako Unibertsitatea (UNIL) eta Wyss Center for Bio and Neuroengineering, besteak beste.

Bizkaia Talenten zuzendari gerente Ivan Jimenez egun Euskadiko lan-merkatuan dauden lan-aukerez eta eskari handieneko profilez mintzatu zen, eta etorkizuneko aurreikuspenen berri eman zuen, erakundeek eta kluster-elkarteek helarazitako informazioa oinarri. Biltzarrean, halaber, Bizkaia Talent eta Gipuzkoa Talent estrategia Euskadin talentua lurralde-mailan kudeatzeko garatzen ari diren ekimenak aurkeztu ziren.

Jimenezek Be Basque Talent Meeting biltzarraren garrantzia nabarmendu zuen, baliagarria baita Euskadiren eta lan-ibilbidea atzerrian garatzen duten hemengo profesionalen arteko loturari aktibo eusteko. “Euskadiri eta bertako enpresei eskain diezaiekezuen nazioarteko eskarmentua balioetsi nahi dugu, zuekin aurrez aurre egonik eta gure plataforma teknologikoak zuen eskura jarrita” nabarmendu zuen Jimenezek.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×