Bizkaia Talent

Albisteak

Bilbao Ekintzak Be Basque Dual Career Centrera atxikitzeko hitzarmena sinatu du

 

Bilbao Ekintza udal-erakundeak hitzarmena sinatu du, Be Basque Dual Career Centrera atxikitzeko eta bizkaia talenti zerbitzua bilakatzen eta garatzen laguntzeko. Zerbitzu horren bidez, hain zuzen ere, bizkaia talentek banakako aholkularitza zein orientazioa eskaintzen dizkie ondo baino hobeto prestatutako profesionalen bikotekideei, gure herrialdean behar bezala laneratu eta gizarteratu daitezen.

Bilbao Ekintza udal-erakundeak Bilborentzako aberastasun ekonomiko eta sozialaren sorrera sustatzen du. Horretarako, hiria bera bultzatzen du enpresen inbertsiorako, sorrerarako eta hazkuntzarako helmuga erakargarri moduan, eta enplegua lortzeko aukerak ere hobetzen ditu. Era berean, hiriaren sustapen ekonomikoko eta nazioarteko posizioko liderra ere izan nahi duenez, inguruko enpresen hazkuntza suspertzen du hazten eta merkatu berrietara iristen laguntzen dielako.

PREMIA HANDIARI EMANDAKO ERANTZUNA

  1. urtearen amaieran, bizkaia talentek bazekien ondo baino hobeto prestatutako profesionalen bikotekideei lagundu behar ziela Euskadiko helmugetan behar bezala gizarteratzen eta laneratzen. Hori dela eta, Be Basque Dual Career Centre sortu eta abian jarri zuen premia horri erantzun eraginkor bezain emankorra eman nahian.

“Zerbitzu hau euskal enpresentzako abantaila lehiakorra da inguruko herrialdeen aldean, harreman zuzena bezain pertsonala dutelako nazioarteko profila zein ibilbidea dituzten goi-prestakuntzadun profesionalekin”, adierazi du bizkaia talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek.

Hartara, “erakundeek ondo baino hobeto prestatutako profesionalen arteko lankidetzaren eta harremanen sarea osatu ahal izango dute Euskadin, eta gardentasuna izango dute lan-oinarri”, esan du azkenik zuzendari gerenteak.

Bilbao Ekintzarentzat, hiriaren eta lurraldearen zutabea eta apustu estrategikoa da talentua erakartzea eta berton geratzea, eta jakintzan, esperientzian eta profesionaltasunean dago oinarrituta. Talentuaren aldeko apustu horrek, gainera, lehiakortasuna handitzea, gure enpresen nazioarteko ezarpena indartzea eta networkingerako zein jarduera egokien trukerako sare bikaina sendotzea dauka helburu. Be Basque Dual Career Centrera atxikitzea aurrerapauso handia da aipatutako helburuak lortzeko orduan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×