Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bilbao Hostel Coliving, gazte ekintzaileak eta profesionalak aldi baterako hartzeko gunea

2021/07/12

  • Proiektu pilotua da, ostatua eta lanerako zein aisialdirako espazio komunak konbinatzen dituena.

Suspertuk, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak, proiektu pilotua garatu du gazte ekintzaileak eta profesionalak ostatua eta lanerako zein aisialdirako espazio komunak uztartzen dituen espazio batean hartzeko: Bilbao Hostel Coliving. Ostatu hartzeko eredu berri hori, Coliving izenaz ezagunagoa Europan, Bilbao Hostelek abian jarritako ekimena da, eta enpresa- eta gizarte-ekimen gisa planteatzen da.

Proiektuaren xedea da aldi baterako ostatu ematea unibertsitateko prestakuntza (masterrak, doktoretzak…) amaitzen edo osatzen ari diren zientzia-, teknologia- edo arte-arloan talentua duten gazteei eta aipatutako eremuetan aldi baterako proiektu profesionalak edo ikerketa-proiektuak Bilbon garatzen ari diren pertsonei. Pertsona horiek beren ekimenez edo tokiko enpresa, ikerketa-zentro edo unibertsitate-zentroetatik eratorrita sartu ahal izango dira proiektuan.

Espazioak eta zerbitzuak
Lehenengo fasean, proiektu pilotuak solairu bat (8 gela eta 12 ohe), lan egiteko eta jarduteko guneak, eremu komunitarioak eta kanpoko espazio esklusiboak izango ditu. Guztira, coliving-eredura bideraturiko 1.400 metro karratu.

Colivingaren erabiltzaileek, beren ostatu-espazioa, gune komunak eta lan-eremuak izateaz gain, honako zerbitzu hauek jasotzeko aukera izango dute: gelen garbiketa, garbitegia, Interneterako konexioa, jangela, taberna-kafetegi zerbitzua, besteak beste.

“Bideratzaile”, bizikidetza ona bermatzeko
Bilbao Hostel Coliving-en berrikuntzetako bat “Bideratzailearen” figura da. Haren helburua da ostatu hartzen duten pertsonen bizikidetza ona eta integrazioa bermatzea, eta lan egiteko eta bizitzeko behar duten guztia izan dezatela. Besteak beste, honako eginkizun hauek ditu: egonaldiaren jarraipen pertsonalizatua egitea; erabiltzaileen komunitate-sentimendua sustatzea, programatzen diren jarduera guztietan parte hartzera gonbidatuz; eta erabiltzaileak auzoko merkataritza-bizitzan sartzea, inguruko dendekin harremanetan jartzeko sare baten bidez.

www.bilbaohostel.net

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×