Bizkaia Talent

Albisteak

Bilbo, hezkuntza-mailarik handieneko Europako bosgarren hiria, 2024ko Europe’s Best Cities txostenaren arabera

Deustuko Unibertsitatea
  • Resonance aholkularitza-enpresa iparramerikarrak egindako txostenak Fortune Global 500 zerrendan egoitza bertan duten enpresa gehien dituen Europako hamaikagarren hiria delako ere nabarmendu du Bilbo

Europe’s Best Cities rankingak, bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko Europako 100 helmugarik onenak sailkatzen dituenak, 53. postuan kokatu du Bilbo 2024an; hala, 31 postu igo da 2023ko txostenari dagokionez. Sailkapena Europako 180 hiriren baino gehiagoren azterketan oinarritzen da, eta, batik bat, 500.000 biztanletik gorako metropoli-eremuak dituzten hiriak hartzen ditu kontuan. Aurtengoan, Londres, Paris eta Berlin daude lehen postuetan, hurrenez hurren.

Bizkaiko hiriburuak beste mugarri bat lortu du, hezkuntza-mailarik handieneko Europako bosgarren hiria izanik. Lorpen horrek Euskadik bikaintasun akademikoarekin duen konpromisoa nabarmentzen du, unibertsitateko edo goi-mailako titulu bat duten biztanleen ehunekorik handienetakoa baitu.

Horrez gain, txostenak nabarmendu du Bilbo toki erakargarria bihurtzen ari dela enpresa handientzat. Izan ere, Fortune Global 500 zerrendan, egoitza bertan duten enpresa gehien dituen Europako hamaikagarren hiria da, eta enpresa horien artean BBVA finantza-entitate erraldoia eta Iberdrola multinazionala nabarmentzen dira.

“Adimenduna, segurua eta ekonomikoki zirraragarria, Bilbo Europako bizimodu ona birdiseinatzen ari da”, azpimarratu du txostenak, eta “Europako hiririk erosoenetakoa” dela dio. Horren erakusgarri, rankingeko 13. postuan dagoela hiriko hiri-eremuko berdeguneen (parkeak eta zuhaitz-eremuak, kasu) proportzioari dagokionez.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×