Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaikoa Estatu espainoleko aldundi gardenena da

Bizkaiko Foru Aldundia lehenengo postuan dago 2015eko INDIP Aldundien Gardentasunaren Indizean, Huelva, Palentzia, Tarragona eta Valladolideko aldundiekin batera, 100 puntuko eskalan 100 puntuko emaitza lortu du-eta.

INDIP indizea Espainiako Nazioarteko Gardentasuna erakundeak egiten du, 80 adierazleren bidez estatuko 45 aldundiren gardentasun-maila neurtzeko. Bertan, hain zuzen ere, foru-aldundiak, Balearretako consellak eta Kanarietako kabildoak hartzen dira kontuan.

Bizkaiko Foru Aldundiak lehenengo postua lortu du 2015eko INDIP Aldundien Gardentasunaren Indizean, 100 puntuko eskalan 100 puntu lortu ditu-eta. Postu hori, gainera, Huelva, Palentzia, Tarragona eta Valladolideko aldundiekin partekatu du, puntuazio bera erdietsi dute-eta.

Bizkaiko Foru Aldundiak emaitza handiena lortu du indizeak aztertzen dituen sei parametroetan, hau da, aldundiari berari buruzko informazioan, herritarrekiko eta gizartearekiko harremanetan, gardentasun ekonomiko finantzarioan, zerbitzuen kontratazioan, udalentzako zerbitzuetan eta laguntzan eta Gardentasunari buruzko Legeko adierazleetan.

INDIP indizea hirugarren aldiz argitaratu da, eta Espainiako Nazioarteko Gardentasuna erakundeak egiten du, 80 adierazleren bidez estatuko 45 aldundiren gardentasun-maila neurtzeko. Bertan, hain zuzen ere, foru-aldundiak, Balearretako consellak eta Kanarietako kabildoak hartzen dira kontuan. Bizkaiko Foru Aldundiak bere kalifikazioa hobetu du urtez urte, harik eta 2015ean 100 puntuko balorazioa lortu arte.

Alde horretatik, aurtengo batezbestekoa 81,7koa izan da 100 puntuko eskalan, eta, 2013an, aldundiek lortutako batez besteko kalifikazioa 69,6koa izan zen 100 puntuko eskalan.

Bestetik, erakundeak oso ondo balioetsi du aldundi gehienek, eta, euren artean, Bizkaikoak (Bizkaia Gardena ataria), euren webguneetan gardentasunaren atari berezia sortu izana. Hartara, joandako 9. edizioan 9 diputazioak ez zuten gainditu, baina 2015eko indizean 3 baino ez dira izan gainditu ez dutenak.
Txostena oso-osorik ikusteko: Nazioarteko gardentasuna web orria.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×