Bizkaia Talent

Albisteak

Global Talent Competitiveness Indexek Bizkaiak talentua kudeatzeko egiten duen lana baloratzen du eta Bilbao munduko hiririk onen artean zehazten du

  • Era berean, bigarren postuan ere badago profesionalen euspen handiena duten hirien artean; eta laugarrena, jakintza globala sortzeko ahalmenean.
  • Bestetik, 18. postuan dago, munduko talentuaren aldeko hiri lehiakorren sailkapen orokorrean.

Bilboko metropolialdea liderretakoa da talentuaren euspenean eta jakintza globalaren eraketan, Global Cities Talent Competitiveness Indexek (GCTCI) gaur goizean Suitzako Davosen aurkeztutako sailkapenaren arabera. 2017ko Munduko Foro Ekonomikoak urtero egiten duen bileraren bezperan eta abenduan Bilbon bertan egindako Europa mailako aurretiazko jaulkipenaren ostean, Hirien Lehiakortasun Profesionalaren Indizea ebaluatzen duen munduko lehenengo indizea jaulki da modu ofizialean.

GCTCI indize hori herrialdeetako Global Talent Competitiveness Indexen barruan dago kokatuta, eta, urtero, INSEAD negozio-eskola ospetsuak aurkezten du Adeccorekin eta Singapurreko Human Capital Leadership Instituterekin batera (HCLI).

Egileek Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako bizkaia talent elkarteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenez gonbidatu dute ekitaldira, eta, bere esanetan, “hiriak eta eskualdeak talentuarengatik lehiatzen dira, baina, sarritan, liderrak ere badira, eta talentua garatzeko, erakartzeko eta eusteko modu berriak ere zehazten dituzte”. Hau da, “hiriak eta eskualdeak mundu-mailan lehiakorrak direnez eta tokiko edota eskualdeko ikuspegitik zeresana dutenez, kanpoko jakintza erakarri eta eurentzako zeregin nahiz aukera berriak antzematen dituzte ekonomia globalean”, erantsi du Jimenezek.

RANKING CIUDADESHorrez gain, adierazlearen arabera, argi eta garbi dago garraioaren zein komunikazioen konektibotasunari eta bizi-kalitate handiagoari esker bi milioitik behera biztanle dituzten hirien portaera hiriburu handiena baino hobea dela, talentua eta bere trebetasun tekniko zein profesionalak eta jakintza globala sustatzeko, erakartzeko, garatzeko eta eusteko orduan, GTCIk ebaluatzen dituen 6 aldagaiak direla kontuan hartuta.

Horrela, txostenean bertan agertzen den 46 hiriko sailkapenean, Bilbo 18. postuan dago honako hiri hauen aurretik: Bartzelona (20), Bolonia (26), Zaragoza (30), Milan (31), Torino (35), Shangai (37) edo Mexiko (39).

Bestetik, Kopenhage profesional berritzaileentzako munduko hiriburu erakargarriena denez, indizeko lehenengo postuan dago, eta honako hauexek ditu atzetik: Zurich, Helsinki, San Francisco, Gotenburgo eta Madril.

Metropolialde horiek garapen-bidean dagoen talentua erakartzen dute, berrikuntza zein atzerriko inbertsioa sustatzen dituzte eta tokiko ekonomia garatzen dute. Horrez gain, konpainia handiak ere erakartzen dituzte euren poloetarantz.

Txostenean bertan ere adierazten denez, gaur egun profesional onenak ez dira enplegu-zentro handietara lekualdatzen, lanak eurak direlako talentu onena duten lekuetara joaten direnak. Hori dela eta, profesional prestatuak erakartzeko orduan hiriburuek eskaintzen dituzten zerga-abantailak eta lursailak ez ezik, konektibotasuna eta tokiko talentuaren harrobi nabaria ere kontuan hartu behar dira orain.

BILBO, 10 ONENEN ARTEAN

Era berean, indize horren arabera, Bilbo metropoli liderren artean dago profesional horiei eusteko orduan, munduko 10 ONENEN artean bigarren postuan dagoelako; eta, laugarrenean, jakintza globala sortzeko orduan. Beraz, Madrilgo, Dublingo edo New Yorkeko hirien aurretik dago bertan, hau da, indize osoaren oinarria diren 6 zutabeetatik 2tan.

Pillar 4 & 6 GCTCI

“Azterlan horri esker, Bilbo, Bizkaia, Euskadi eremuak bere indarrak zein ahuleziak neurtu ahal izango ditu, eta ondo baino hobeto prestatutako langileen eskasiaren eta mugikortasunaren ondorioz hurrengo urteetan agertuko diren erronkei eta premiei hartu ahal izango die aurrea”, azpimarratu du Jimenezek.

Talentuen nazioarteko taula barik, txostenak mundu zabaleko irabazi-asmorik gabeko erakunde, enpresa eta gobernuentzako tresnen sorta eskaintzen duela esan daiteke. Bertako datuak eta azterketak oso aberasgarriak dira, hiriei eta eskualdeei talentu-arloko desegokitzapenak gainditzen eta merkatu globalean lehiakorrak izaten laguntzea dutelako helburu.

Izan ere, “azterlan horri esker, ageri-agerian jarri da Bilbok zer indar dituen metropolialde moduan talentuaren aldeko lehiakortasunaren dimentsioei dagokienez, baita epe labur zein ertainari begira esparru publiko, pribatu eta akademikoko eragileek zer ekintza-datu berezi hartu kontuan beharko dituzten ere”, adierazi du azkenik bizkaia talenteko zuzendari gerenteak.

pdf-logo

Ikerketak ikusi edo deskargatu

How Cities and Regions Compete Globally for Tomorrow’s Talents.

A European Exploration   

How Cities and Regions Compete Globally for Tomorrow’s Talents.

Implications for Bilbao/ Bizkaia/ Basque Country

 

Informazio gehiago jasotzeko, Global Talent Competitiveness Index 2017 indizearen webgune ofiziala bisitatu besterik ez duzu.

http://www.gtci2017.com/

 

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×