Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talent-ek Gabonetako jarduera antolatu du oso ondo prestatutako ikertzaile eta profesionalekin, urte-amaiera ospatzeko asmoz

Abenduaren 18an, ostirala, bizkaia:talent-ek ekitaldia antolatu zuen, 2015. urtea agurtzeko eta gaur egun zenbait euskal erakundetan lan egiten duten nazioarteko ikertzaile zein profesional prestatu-prestatuekin esperientziak partekatzeko; esate baterako, Sener, Idom, Tecnalia, EHU, Deustuko Unibertsitatea, BCAM, BC3 eta ESS Bilbao.

Ekitaldia BBK Talenten egin zen Bilbon, eta zenbait herrialdetako hogeita hamarretik gora profesional bertaratu ziren euren familiekin: Austria, Iran, Italia, Ingalaterra, Kolonbia, Alemania, Hungaria, Polonia, Frantzia, Venezuela, Kroazia eta  Filipinak.

Relocation Zerbitzuaren esparruan antolatzen diren ekitaldi guztietan bezala, ondo baino hobeto prestatutako nazioarteko profesionalak gure herrialdeko gizartean nahiz kulturan integratzea izan zen ekitaldi horren helburua.

Era berean, euren arteko eta euren lanaren xede diren erakundeekiko lotunea eta lankidetza estutzea ere izan zen ekitaldiaren helburua.

Hartara, arratsaldean, euren artean elkarreragiteko eta maila profesional nahiz profesionalean elkar hobeto ezagutzeko aukera izan zuten profesionalek, baita 2015eko pasadizoak eta harremanak trukatzeko aukera ere.

Ekitaldiari amaiera emateko, zozketak eta Gabonetako lunch txikia egin ziren, eta zenbait parte-hartzailek eramandako ohiko platerak dastatu ahal izan ziren bertan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×