Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek aditu moduan parte hartu du Europako Batzordeak finantzatutako Nazioarteko PIPERS Proiektuko workshopean

Uztailaren 8an, bizkaia:talent-ek Nazioarteko PIPERS Proiektuko workshopean parte hartu zuen Madrilen, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioan, hain zuzen ere. Lan-topaketa horretan, Europako ikerkuntza-ibilbidearen garapenean inplikatuta dauden eragileek parte hartu zuten, jarduera egokiak antzemateko asmoz. Eragile horien artean, bizkaia:talent elkartea dago. Topaketa horretan, zenbait gomendio proposatu nahi zizkieten Europako Batzordeari, estatu kideei eta ikerketa finantzatzen duten erakundeei (RFO), besteak beste.

PIPERS nazioarteko proiektua da, Europako Batzordeak finantzatzen du 7PMren bidez eta British Councilek koordinatzen du. EURAXESSen gaitasunak sustatzea du helburu nagusi, ikertzaileei behar besteko babesa emateko eta diseinatzean nahiz euren lan-ibilbidea aukeratzean inplikazio proaktiboa eta informatua edukitzeko.


Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×