Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talentek bere agerpena sendotu du Bostongo MIT European Career Fair azokan 34 euskal erakundeak ordezkatzen

Otsailaren 24an, 25ean eta 26an, bizkaia talentek seigarren urtez jarraian parte hartuko du urtero Bostonen egiten den Massachusetts Institute of Technology MIT European Career Fair azokan. Topaketa horretan, ondo baino hobeto prestatuta dauden 5.000tik gora izangaiak parte hartzen dute (europarrak, iparramerikarrak eta munduaren gaineratikokoak), baita arlo pribatuan zein zientifikoan kontratatzeko premiak dituzten 132 enpresa eta erakunde europarrek ere.

Bizkaia talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek adierazi duenez, “erakundeak nazioarteko hitzorduan parte hartuko du, Bizkaia-Euskadiko erakundeentzako arlo estrategikoetan ondo baino hobeto prestatuta dauden profesionalak zein ikertzaileak aurkitzeko eta haiekin harremanetan jartzeko. Horrela, profesional horien eta enpresen arteko ustezko kontratazioak eta lankidetzak aztertu ahal izango dira kontratatuak ere izan gabe, produktuak edota zerbitzuak ikertzeko eta garatzeko. Bertan, gainera, AEBn bizi diren euskal profesionalei emango zaie lehentasuna”.

Azokan bertan, aukera profesionalak eskaintzen zaizkie Europako kontinentean oso profil espezializatuak behar dituzten eta Europan lan-ibilbiderako aukerak ematen dituzten erakundeekin lan egin nahi dutenei. Izangai gehienak AEBko unibertsitate onenetakoak dira; esate baterako, MIT, Harvard eta Ivy Liga (besteak beste, honako unibertsitate hauek osatutakoa: Columbia, Princeton, Cornell eta Yale). Europako Enplegu Azoka, hain zuzen ere, 1995etik AEBn egiten den horrelako ekitaldi handiena da. Zehatz-mehatz, “aurton, gure erakustokian, goi-prestakuntzako 100 lan-eskaintza inguru aurkeztuko zaizkie azokako parte-hartzaileei”, iragarri du Jimenezek.

EUSKAL ORDEZKARITZA HANDIAGOA

Aurton, berritasun moduan, “indarrak bateratu eta biderkatzeko” asmoz, Gipuzkoa Talenteko talde bat ere egongo da Be Basque Talent Network sareko erakustokian. Bizkaia talentek sustatutako sareak 7.800etik gora profesional eta 300etik gora erakunde ditu kide.

2017ko edizioan, bizkaia talent 34 euskal erakundetako ordezkaria izango da guztira, eta arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialean maila handikoak diren profesionalak erakartzea izango du helburu: Alcad (1); Cie Automotive (1); Lantier (1); Alerion Technologies, S.L. (1); Basque Center for Macromolecular Design and Engineering (1); BBD Biophenix, S.L. (1); Bc3 – Basque Centre for Climate Change (1); Bcam – Basque Center for Applied Mathematics (7); Bcmaterials – Basque Center For Materials, Applications & Nanostructures (6); Carnicas (1); CEIT (1); Cic Energigune: Energia Alternatiboetako Ikerketa Zentroa (2); Counter Craft (2); Dana Sycer Ayra Cardan (1); Danobat (7); Erle Robotics (2); Etxe-Tar Mekanizazio Sistemak (4); Tecnalia Research & Innovation Fundazioa (3); Gestamp (1); Ieteam Consultores (4); Ik4 – Ideko (2); Maier Technology Centre, S. Coop. (1); Nem Solutions (4); Nuevas Estrategias de Mantenimiento, S.L. (4); Obe Hettich (1); Polymat Fundazioa – Basque Center For Macromolecular Design And Engineering (1); Tenneco Automotive Iberica, S.A. (1); Ulma Handling Systems (3); Deustuko Unibertsitatea (11); EHU (2); eta Vicomtech (4).

BOSTON INGURUKO GOI-PRESTAKUNTZADUN EUSKAL HERRITARREKIN EGINDAKO TOPAKETA

Bizkaia talentek badaki oso garrantzitsua dela Boston ingurua bezain funtsezkoak diren lekuetan lanerako eta lankidetzarako sareak sortzea eta garatzea. Hori dela eta, otsailaren 24an, ostirala, ondo baino hobeto prestatutako euskal herritarrak elkartzeko ekitaldia antolatu zuen. “Horretarako, networkingeko ekitaldia egingo denez, 30 parte-hartzaileek elkar ezagutzeko, harremanak egiteko eta elkarreragiteko aukera izan zuten, proiektu profesionaletan lan egin ahal izateko”, adierazi du bizkaia talenteko zuzendari gerenteak.

Boston ECF 2017 (13)

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×