Bizkaia Talent

Albisteak

Basque Research & Technology Alliance jaio da, Euskadiko teknologia-ekosistema eta berrikuntza sustatzeko

  • Euskadiko teknologia- eta industria-erronkei heltzea ahalbidetuko du, eta, hala, lurraldearen nazioarteko posizionamendua hobetu egingo da

Euskadiko teknologia-ekosistema lankidetza-dinamiken bidez sustatzeko xedez, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) zientzia- eta teknologia-partzuergoak Euskadi berrikuntzan lider diren Europako eskualdeen artean kokatzea lortuko du, 2030. urterako.

BRTA hainbat erakundek sinaturiko lankidetza-hitzarmen baten bitartez sortu da: Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiak, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) 16 eragile; azken horietako lau elkarlaneko ikerketarako zentroak dira (CIC Biogune, CIC Nanogune, CIC Biomagune eta CIC Energigune), eta gainerakoak teknologia-zentroak (Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicometch).

Egitura honen helburu nagusia da lankidetza-dinamikak sortzea eta masa kritikoak gehitzea, Euskadiko industria-erronkei heltzeko. Alegia, sinergia bultzatzea eta tartean diren eragile guztien gaitasuna sendotzea ikerketaren esparruan nazioartean lider diren enpresa handiekin lehiatu ahal izateko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana ZTBP 2020n jasotako ildoen arabera.

Jarduera hauek garatuko ditu
BRTA partzuergoak jarduketa-eremu hauek jorratuko ditu:
– Partzuergoko kide diren eragileen zientzia- eta teknologia-gaitasunak egituratuko ditu.
– Eragileen giza baliabideen garapena koordinatuko du, ildo komunak oinarri.
– Teknologia enpresa-sektorera eramateko lana sustatu eta garatuko du.
– Partzuergoaren markaren kudeaketa koordinatuko du, bai eta zientzia eta teknologia euskal jendartean sustatzeko eta zabaltzeko lana ere.
– Egitura korporatiboaren kudeaketan jarduketa komuna bultzatuko du.
– Partzuergoko kide diren eragileen I+G+B arloari laguntzeko zerbitzuak eskainiko ditu.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×