Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek ingelesezko hedabide txinatar garrantzitsuenaren interesa erakarri du, talentua lurralde-mailan kudeatzeko duen moduagatik

2019/09/11

  • China Daily-k elkartea garatzen ari den ekimenen berri eman du

Beste behin, Bizkaia Talentek nazioarteko hedabide baten interesa piztu du. Kasu honetan, China Daily kazetarena, Txinan ingelesez idatzirikoen artean gehien banatzen denarena (900.000 ale egunero, eta horietatik bi heren Txinatik kanpoko 150 herrialdetan baino gehiagotan). Egunkariaren ingelesezko atari digitala, gainera, herrialde osoko garrantzitsuena da (30 webgune subsidiario ditu, eta 300 kanal zazpi webgunez osaturiko talde batean; 31 milioi bisita baino gehiago, zeinetatik % 60 atzerritik egiten diren).

Hedabide txinatarrak Bizkaia Talentek talentua erakartzeko egiten duen lana nabarmendu du, bai eta Bizkaiak bertara etortzeko apustua egiten duten goi-mailako prestakuntzadun profesionalei eskaintzen dizkien zerga-abantailak ere: 6 urtez gozatzen dituzte Euskadiko erakunde batean lanean hasten direnetik, eta, kasurik onenean, % 35eko kenkariak izan ditzakete.

Izan ere, Bizkaia Talentek urteak daramatza talentua berreskuratzen eta erakartzen, bereziki euskal herritarren kopurua esanguratsua den herrialdeetan. Elkartearen ekimenen nazioarteko oihartzun gero eta handiagoaren beste erakusgarri bat, hedabide britainiar, alemaniar eta italiarrek, besteak beste, jaso ondoren.

>> IRAKURRI HEMEN OSORIK CHINA DAILYKO ARTIKULUA <<

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×