Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

MET Community Be Basque Dual Career Centreko Laguntzaileen SAREKO kide berria da

2017/05/15

Be Basque Dual Career Centre osatu eta babesten duten erakundeen sarea hazi egin da berriro. Eragin soziala edukitzeko asmoz ekintzailetzaren inguruko interesa duten emakume profesionalen lankidetzapeko plataforma, MET COMMUNITY Bilbao, laguntzaileen sare zabalarekin bat egin zuen azkena izan da, atxikimendurako hitzarmena sinatu ondoren.

Be Basque Dual Career Centre ekimen aitzindaria da, Europako Batzordearen babes handia dauka eta, Bizkaia Talenten lidergopean, banakako aholkularitza orientazioa eskaintzen dizkie ondo baino hobeto prestatuta dauden langileen bikotekideei, haiek guztiak Euskadin behar bezala laneratu eta gizarteratu daitezen.

Bizkaia Talenteko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenezek, eta MET Community Bilbaoko zuzendariak, Virginia Gómezek, atxikimendurako zein lankidetzarako sinatutako hitzarmen horri esker, Be Basque Dual Career Centre koordinatzen duen Relocation Zerbitzutik datozen ezkontide sustatzaileei lagundu ahal izango zaie euren proiektuak abian jartzen. Hartara, prozesu berritzaileen inguruko ikuspegi berria eskainiko da, eta adorea zein inspirazioa emango zaizkie emakume sustatzaileei, sustapen-ekosistemarekin bat egin dezaten.

BE BASQUE DUAL CAREER CENTRE: EUSKAL ETORKIZUNARI BEGIRA DAGOEN EKIMENA

Bizkaia Talenteko zuzendari gerenteak berriro adierazi duenez, “hurrengo hamarkadan, Euskadiko aldaketa demografikoak eta laneskuaren eta, batez ere, ondo baino hobeto prestatuta daudenen laneskuaren urritasunak eragin kaltegarria izan lezakete arlo sozial nahiz ekonomikoan, behar besteko irtenbideak abian jarri ezean”. Horrez gain, “larriagotu ere egin liteke, enplegu berrietan gero eta goi-mailakoagoa den prestakuntza eskatzen eta eskatuko dela kontuan hartuta, lanpostu gehienetan nahiz lan-kategoria guztietan”, erantsi du Jimenezek.

Atxikimendurako agiria sinatu ostean, MET Communityk beste euskal erakunde batzuekin ere bat egin du; esate baterako, ALDALAN; BEAZ Bizkaia; BOLUNTA; CAMPO & OCHANDIANO; Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioa; BIDE, UBIDE ETA PORTUETAKO INGENIARIEN ELKARGOA; Euskadiko, Burgoseko eta Errioxako Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofiziala; Euskadiko Ekonomialarien Elkargoa; Emakume Ekin; ICAZA Colaborando (Ner Group); Parque Tecnológico – Teknologi Elkartegia, S.A.; DEUSTUKO UNIBERTSITATEA; ieTeam; Profesional Women Network Bilbao; Bilbao Ekintza; eta Lehiakortasunaren Institutua – Orkestra Crecer+.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×