Bizkaia Talent

Albisteak

Gizarte Ekintzarako Tailerra bizkaia:talent-en lidergopeko Trebetasunen Programan

Azaroaren 17an, 18an eta 19an, Gizarte Ekintzarako Tailerra garatu da Bizkaiko Profesionaltasunerako Trebetasunen Programaren esparruan. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren eta Lurraldearen Garapenerako Sailak sustatutako bizkaia:talent erakundearen lidergopeko ekimena da, eta Bilbao Metropoli-30ek koordinatu du honako hauexen laguntzaz: Ekonomisten Euskal Elkargoa, Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoa eta Euskadiko Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargoa.

Azaroaren 17an, Deustuko Unibertsitatean garatu zen tailerra, eta graduko 3., 4. eta 5. mailako ikasleek parte hartu zuten bertan.

Azaroaren 18an, Euskal Herriko Unibertsitateko 2., 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu zuten; eta, egun bat geroago, Mondragon Unibertsitateko 2., 3. eta 4. mailako programarako hautatutako ikasleek.

Tailerra Futubideko arduradunetako batek zuzendu zuen, eta, ekimen sozial horri esker, parte-hartzaileek badute beste errealitate sozial batzuetara hurbiltzerik. Futubideren lanak, hain zuzen ere, adimen urrikoei laguntzea eta tutoretza eskaintzea dauka helburu.

Tailerrean bertan, zenbait dinamika landu zituzten batera, eta aisialdirako zein elkarreraginerako eremu txikia ere egon zen.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×