bizkaia:talent

Gaur talentuaren aldeko lehiakortasunaren indizea hirietan ECTCI-n argitaratzen da

Gaur 14an, Bilbo Europako talentuaren egoitza berriro izango da, European Cities Talent Competitiviness Index Conference 2016 (ECTCI) egingo delako bertan.

Bizkaia talentek Tendensor Internationalekin antolatu du konferentzia hau. Aholkularitza-enpresa estrategikoa da, eta hiri, eskualde edo klusterren marka-irudia eta erakarpenerako zein berrikuntzarako duten ahalmena kudeatzen ditu.

TALENTUAREN ALDEKO LEHIAKORTASUNAREN INDIZEA HIRIETAN

Hiriak eta eskualdeak talentuagatik lehiatzen dira, baina, horrez gain, sarritan, talentua garatzeko, erakartzeko eta bertan geratzeko modu berriak zehazten dituzten liderrak ere badira. Hiriak eta eskualdeak lehiakorrak bezain nabariak dira mundu-mailan tokiko edota eskualdeko ikuspegitik, kanpoko jakintza erakartzen dute eta eurentzako zeregin nahiz aukera berriak ere identifikatzen dituzte ekonomia globalean.

Indize hori Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaia talent Talentua Erakartzeko, Berton Geratzeko eta Inplikatzeko Elkartearen bidez eta Bruno Lanvinen taldearen laguntzaz mundu-mailan bultzatutako proiektu eredugarri aitzindariaren emaitza da. Bruno Lanvin INSEADeko Indize Globaletako zuzendari eragilea da, Global Innovation Index edo Global Talent Competitiveness Index – GTCI, esaterako, eta, bere lan-ibilbidean, NBEn eta Munduko Bankuan lan egin du, besteak beste. Irakasleak, gainera, euskal inguruneko hainbat eragileren laguntza eskerga ere jaso du lan hori garatzeko orduan.

ECTCI indizeari esker, Bilbok, Bizkaiak eta Euskadik euren indarrak eta ahuleziak neurtu ahal izango dituzte, eta hurrengo urteetan ondo baino hobeto prestatutako langileen urritasunagatik eta mugikortasunagatik sortuko diren erronkei zein premiei aurre hartuko diete. “Horren guztiorren adierazgarri, maila globalean talentu onena erakartzeko eta berton geratzeko lehiarako gaitasunak egingo du hobera, hurrengo hamarkadetan ekonomia aurreratuek gainditu beharreko erronka handietakoa izango dela kontuan hartuta”, azpimarratu du Jimenezek.

Sailkapenean posizio onena duten hirien artean, Kopenhage eta Gotenburgo nabarmendu behar dira. Hiri biak, gainera, konferentziako bi hizlariren jaioterriak dira, baita ikasbide egokiak eta jarduera ugariren sortzaileak ere.

Modu berean, Jimenezen esanetan, hiri handietan eta metropolialdeetan abantaila eztabaidaezinak badaude ere, “hiri ertainak malguagoak direnez, erreferentziatzat hartzeko moduko jarduerak eta estrategiak garatzen ari dira, eta eragile sozialen arteko lankidetzarako ekosistema sustatzen dute planak eta jarduketak garatzeko orduan”.

Azterlan horren bitartez, Bilbo, Bizkaia eta Euskadiko indar eta ahulezia nagusiak ere jarriko dira agerian, talentuaren aldeko lehiakortasunaren dimentsioak kontuan hartuta, baita esparru publiko, pribatu eta akademikoko eragileek epe laburrean eta ertainean aintzat eduki beharreko ekintza-puntu bereziak ere.

pdf-logo

Ikerketak ikusi edo deskargatu

How Cities and Regions Compete Globally for Tomorrow’s Talents.

A European Exploration   

How Cities and Regions Compete Globally for Tomorrow’s Talents.

Implications for Bilbao/ Bizkaia/ Basque Country

Email This Page
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×