Bizkaia Talent

Albisteak

Nazioarteko komunitateak euskal mitologiaz gozatu du Bilbon

  • Bizkaia Talentek nazioarteko 25 lagun bildu ditu, denak ere goi-mailako prestakuntza duten profesionalak edo graduondoko ikasketak burutu dituzten pertsonak, euskal kulturako mito eta kondaira tradizionalak ezagut ditzaten.

Bizkaia Talentek topaketa ludikoak antolatzen jarraitzen du Euskadira lan-ibilbidea garatzen zein prestakuntza jasotzen jarraitzeko etortzea erabakitzen duten pertsonentzat. Hala, joan den martxoaren 1ean, urteko lehen jarduera egin zuen, non nazioarteko komunitateak euskal mitologia ezagutu zuen, Europako aberatsenetakoa.

BBK Talent Homeko idi-begian, parte-hartzaileek zenbait euskal instrumentu tradizionalekin elkarreraginean jardun zuten, euskal mitologiako funtsezko kontzeptuak aztertu zituzten, hala nola Lamia, Basajaun eta Sorgina, eta txalapartaren, albokaren eta txistuaren soinuak aditu zituzten.

Jarduera Amaia Fuentesek eta Aritza Bergarak bideratu zuten, euskal mitologian aditu entzutetsuak biak ere. Bergara euskal mitologo onenetakotzat joa da, eta gaiaren gaineko hainbat liburu idatzi ditu; horrez gain, euskal instrumentu guztiak jotzeko duen trebetasunaren egiaztagiri ofizialak ditu.

Hainbat jatorritako partaideak
Ekitaldian bildutako pertsonak Argentina, Txile, Kolonbia, Kuba, Ekuador, Frantzia, Iran, Italia, Mexiko, Dominikar Errepublika eta Espainiako Estatutik etorriak dira, eta Bizkaiko erakunde hauetan dihardute lanean: BC3 – Basque Centre For Climate Change, BCAM – Basque Center for Applied Mathematics, Tecnalia Research & Innovation, Ya Ganaste, Bizkaiko Parke Teknologikoa, CDM – Consultores Digitales Multimedia, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Walter Pack eta ITP Aero.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×