Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Europako Batzordearen EURAXESS sareak Bizkaia Talenten esku utzi du TOP IV proiektuari amaiera emateko biltzarra antolatzeko ardura

2021/12/22

  • Ekitaldiak ikertzaileen sektore-arteko mugikortasuna izango du ardatz, eta birtualki egingo da 2022ko urtarrilaren 19an eta 20an.

2022ko urtarrilaren 19an eta 20an, Supporting researchers’ intersectoral career paths for building ERA biltzarra egingo da, Europako Batzordearen EURAXESS sarearen Service network – EURAXESS TOP IV  proiektu transnazionalari amaiera emateko.

EURAXESS, 40 herrialdetako ia 600 zerbitzu-zentrok osatuta dagoena eta Bizkaia Talent tokiko gune gisa duena, Europako Batzordeak ikertzaileen mugikortasuna (lurralde-mailakoa, sektore-artekoa, etab.) sustatzeko duen beso nagusia da. Estatu-mailan, FECYT (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa) da sarearen koordinatzailea, eta, hain zuzen ere, harekin antolatzen ari da Bizkaia Talent biltzarra, baita British Councilekin ere.

Supporting researchers’ intersectoral career paths for building ERA-n, honako gai hauek jorratuko dira:

  • Goi-mailako trebetasunen agendari dagokionez, Europako politiken garapena.
  • EURAXESS ekimena eta harekin lotutako proiektuak.
  • Europako egungo eta etorkizuneko trebetasun-beharrak berrikuntzaren arrakalari aurre egiteko.
  • Ikertzaileen kontrataziorako balioak eta printzipioak.
  • Sektore akademikoan eta ez-akademikoan goi-mailako prestakuntza duten profesionalak.

Biltzarra EURAXESS komunitatearen, enplegatzaile akademiko eta ez-akademikoen, ikertzaileen eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalen topagunea izango da, non haien arteko eztabaida sustatuko den ikertzaileen eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalen sektore-arteko mugikortasuna nola erraztu argitzeko, sektore akademikoen eta ez-akademikoen arteko mugikortasuna, hain zuzen ere. Era berean, EURAXESS ere erakutsiko du, sareko zerbitzu berriak sustatzeko eta enplegatzaile ez-akademikoen beharrak hobeto ulertzeko plataforma gisa.

Biltzarrean izena emateko

*Oharra: Beharrezkoa da Zoom kontu bat sortzea ekitaldian izena emateko.

Grant Agreement number: 786133 — EURAXESS TOP IV — H2020-SwafS-2016-17/H2020-SwafS-2017-1
EURAXESS TOP IV Project: Open EURAXESS – To strengthen the effectiveness and optimize the services of all partners in an innovative and open EURAXESS network

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×