Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia talentek bere agerpena sendotu du Bostongo MIT European Career Fair azokan 29 euskal erakundeak ordezkatzen

Otsailaren 24an, 25ean eta 26an, bizkaia talentek bederatzigarren urtez jarraian parte hartuko du urtero Bostonen egiten den Massachusetts Institute of Technology MIT European Career Fair azokan. Topaketa horretan, ondo baino hobeto prestatuta dauden 5.000tik gora izangaiak parte hartzen dute (europarrak, iparramerikarrak eta munduaren gaineratikokoak), baita arlo pribatuan zein zientifikoan kontratatzeko premiak dituzten 132 enpresa eta erakunde europarrek ere.

 

Bizkaia talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek adierazi duenez, “erakundeak nazioarteko hitzorduan parte hartuko du, Bizkaia-Euskadiko erakundeentzako arlo estrategikoetan ondo baino hobeto prestatuta dauden profesionalak zein ikertzaileak aurkitzeko eta haiekin harremanetan jartzeko. Horrela, profesional horien eta enpresen arteko ustezko kontratazioak eta lankidetzak aztertu ahal izango dira kontratatuak ere izan gabe, produktuak edota zerbitzuak ikertzeko eta garatzeko. Bertan, gainera, AEBn bizi diren euskal profesionalei emango zaie lehentasuna”.

 

Azokan bertan, aukera profesionalak eskaintzen zaizkie Europako kontinentean oso profil espezializatuak behar dituzten eta Europan lan-ibilbiderako aukerak ematen dituzten erakundeekin lan egin nahi dutenei. Izangai gehienak AEBko unibertsitate onenetakoak dira; esate baterako, MIT, Harvard eta Ivy Liga (besteak beste, honako unibertsitate hauek osatutakoa: Columbia, Princeton, Cornell eta Yale). Europako Enplegu Azoka, hain zuzen ere, 1995etik AEBn egiten den horrelako ekitaldi handiena da. Zehatz-mehatz, “aurton, gure erakustokian, goi-prestakuntzako 91 lan-eskaintza aurkeztuko zaizkie azokako parte-hartzaileei”, iragarri du Jimenezek.

EUSKAL ORDEZKARITZA

2018ko edizioan, bizkaia talent 29 euskal erakundetako ordezkaria izango da guztira, eta arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialean maila handikoak diren profesionalak erakartzea izango du helburu: Achucarro Basque Center for Neuroscience Fundazioa      (4); BBD BIOPHENIX S.L.              (3); BC3 BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE (2); BCAM – Basque Center for Applied Mahtematics (5); Campo y Ochandiano, S.L. (3); Ceit (1); CIC energigune: Centro de investigación en energías alternativas (6); CIC nanoGUNE       (1); Comalatech Europa, SL (1); Deloitte       (1); Fundación AZTI (3); Fundación Empieza por Educar       (1); Fundación Tecnalia Research & Innovation (2); GRAPHENEA SA (1); HISTOCELL, S.L. (1); IDEKO-ik4 (7); ieTeam Consultores (24); INGEMAT S.L. (4); JSanse (1); MB SISTEMAS S.COOP. (1); Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Jose maria Arizmendiarrieta, S.Coop. (1); Nuevas Estrategias de Mantenimiento, S.L. (2); PKF ATTEST ITC, S.L. (2); POLYMAT Fundazioa. Basque Center for Macromolecular Design and Engineering, (6); SENER, Ingenieria y Sistemas, S.A. (2); Sherpa (1); UNIVERSIDAD DE DEUSTO (2); UPV/EHU (1); Xabet Digital Solutions SL (2).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
bizkaia:talent
×
×