Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek Lurgaia Fundazioarekin duen hitzarmena berritu du

2021/01/14

  • Akordio honi esker, Euskadiko elkarteak bioaniztasuna kontserbatzeko eta kudeatzeko ekintzak egiten jarraituko du

Bizkaia Talentek eta Lurgaia Fundazioak duela bi urte hartutako konpromisoa berritu dute, bi urterik behin lankidetza-hitzarmen bat sinatuz lurraldeko bioaniztasunaren kontserbazioa eta natura-ondarearen kudeaketa sustatzeko eta bultzatzekoa, alegia.

Azken bi urteetan, Lurgaiaren aholkularitza eta laguntzarekin, Bizkaia Talentek bertako espezieen 200 zuhaitz eta zuhaixka inguru (haritzak, gereziondoak, otsalizarrak, elorriak, hurritzak, urkiak, ezkiak eta ahuntz-sahatsak) landatu ditu Undabaso basoan, Urdaibaiko Biosfera Erreserba erdian, Elkartearen ohiko jarduerak sortutako CO2 konpentsatzeko.

Landatze horrekin, sortutako CO2 konpentsatzeaz eta baso autoktonoa leheneratzeaz gain, bi boluntariotza-jardunaldi egin ziren goi-mailako prestakuntza duten nazioarteko profesionalekin, guztiak Bizkaiko Talent Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren onuradunak. Fundazioak proiektuaren jatorria eta helburua azaldu zituen, eta adierazi zuen oso garrantzitsua dela bai bioaniztasuna kontserbatzea bai ingurugiroa, habitatak, horiekin loturiko prozesu ekologikoak eta parajeak kudeatzea.

2021. urtean, Datorren Basoa izeneko ekimena nabarmendu behar da, zeinaren xedea den Urdaibaiko Biosfera Erreserbako harizti mistorik handiena (Undabaso basoa) sortzea, Bizkaiko handienetakoa (153 hektarea), halaber. Horretarako, egungo basoaren ondoko lursailak erosiko dira (48 hektarea gehiago); horrela, zatitu gabeko eremu bat izanik, prozesu ekologikoak inolako eragozpenik gabe garatu ahal izango dira.

Helburu hori lortzeko, funtsak biltzeko egitasmo bat abiatu da (dohaintza bat egin dezakezu, baita Baso-bonu bat erosi ere opari egiteko), hektarea gehiago erosi ahal izateko. Hektarea horiek zaintzapean egongo dira, eta Fundazioak bertan dituenei gehituko zaizkie. Alegia, inoiz ez dira erabiliko merkataritza-ustiapenerako, baizik eta bertako espezieen baso bat sortzeko eta kontserbatzeko bakarrik. Lurgaia Fundazioaren legezko estatutuek eta Fundazioen Legeak hala izan dadin, eta betiko izan dadin, bermatzen dute.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×