Bizkaia Talent

Albisteak

bizkaia:talent-ek sinatu ditu lankidetza hitzarmenak sektore kreatiboekin enpresetako prestakuntzaren bidez laneratzen laguntzeko

Bizkaia:talent-ek lankidetza hitzarmenak sinatu ditu GAIArekin, bideojokoen sektorean, EIKENekin, ikus-entzunezkoen arloan, EIDErekin, diseinuaren sektorean, eta Bizkaiko Moda Bizkaiarekin (BMB), modaren arloan. Horrela, bada, Talentia Programan parte hartu duten gazteei lagunduko diete laneratzen, Bizkaiko erakundeetan garatutako prestakuntzaren bidez. 95.000 eurorainoko poltsa sortu da, ekimena abian jartzeko eta hitzarmenetako premia ekonomikoei erantzuteko.

Bere xedearen barruan, bizkaia:talent-ek zenbait ekintza eta zerbitzu garatzen ditu, eta, euren artean, 2009-2010an Talentia Programa jarri zuen abian, Deustuko Unibertsitatearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta Mondragon Unibertsitatearen (MU) laguntzaz. Programa horretako hartzaileak karrerako (graduko) azken mailako ikasleak dira, betiere espediente akademiko onena badute eta unibertsitate parte-hartzaile bakoitzeko agintari eskudunek zehaztutako eta ebaluatutako gaitasunak badituzte. Horren bidez, behar besteko orientazioa ematen zaie, behar bezala laneratzeko, euren lanbidean garatzeko eta inguruko errealitate zientifiko, teknologiko eta enpresarialean inplikatzen laguntzeko.

Horrela, bada, jakintzan, berrikuntzan nahiz sormenean oinarritutako ekonomia sustatu ahal izango da, enpresa horiek kalitateko eta garapen-ahalmen handiko lanpostu berriak sortzen dituzte-eta.

Talentia Programan parte hartu duten gazteak Bizkaiko erakundeetan laneratzea edo prestakuntza praktikoa eskaintzea da bekaren helburua. Zuzkidura ekonomikoa hileko 950 euro gordinerainokoa  izango da hiru eta sei hilabete arteko prestakuntza praktikoa egiteagatik, eta lanaldia eguneko zortzi ordukoa eta asteko berrogei ordukoa izango da gehienez ere.

Aurreikuspenen arabera, beka guztiak 2014ko abenduaren 15a baino lehen hasiko dira.

Kontaktatu hemen informazio gehiago nahi izanez gero: talentiahitzarmenak@bizkaiatalent.org

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×