Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Deustuko Unibertsitatea, munduko 6 bikainenen artean

2018/09/12

  • Euskadiko unibertsitateak sei Global Teaching Excellence Award 2018 sarietako bat jaso du, zeinak munduko unibertsitate onenen artean jarri duen.

Deustuko Unibertsitateak irakaskuntza-bikaintasunari eskainitako sei Global Teaching Award 2018 (GTEA 2018) sarietako bat jaso du; nazioarteko aitorpen horiek urtero banatzen dituzte Higher Education Academy / Advance HE eta Times Higher Education erakunde britainiarrek. 2018an, mundu osoko 41 herrialdetako 300 unibertsitatek baino gehiagok hartu dute parte, eta irabazlea Kanadako McMaster University izan da. Deustuko Unibertsitatearekin batera, hauexek saritu dituzte: Royal Northern College of Music, University of Wollongong, University of Birmingham eta Edge Hill University.

Sari-banaketan, Edinburgon, Deustuko prestakuntza-ereduaren sendotasuna eta izaera berritzailea nabarmendu dituzte, bai eta ikasleen independentziari eta pentsaera kritikoari egiten dien ekarpena ere.

José María Guibert errektorea pozik agertu da, izan ere, “gure irakaskuntza-ikaskuntza eredua zein hezkuntza-berrikuntzaren aldeko apustu irmo eta tinkoa aitortu dituzte. Gure ikasleak bikaintasuna oinarri prestatzea da Deustuko nortasunaren bereizgarri nagusia”.

Deustu, 132 urte unibertsitateko ikasleak prestatzen

Deustuko Unibertsitatea 1886an inauguratu zen, eta Espainiako estatuko zaharrena da. Jesusen Lagundiak zuzenduta, 14.000 ikasle ditu Bilbo eta Donostiako campusetan banatuta, bai eta Madrilgo egoitzan eta Gasteizkoan, berriki inauguratuan, ere. Egun, sei fakultatek osatzen dute unibertsitatea: Ekonomia eta Enpresa Zientziak, Gizarte eta Giza Zientziak, Zuzenbidea, Ingeniaritza, Psikologia eta Hezkuntza, eta Teologia.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×