Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Deustuko Unibertsitatea, Estatuko hirugarren onena irakaskuntzan eta ikerkuntzan

2021/07/09

  • Hirugarren postuan da sailkapen osoan, beste zazpi unibertsitaterekin batera.

BBVA Fundazioaren U-Rankingak eta Ikerketa Ekonomikoetako Valentziako Unibertsitateak (IVIE), zeinak Estatuko 72 unibertsitateren hainbat alorretako errendimendua aztertzen duen, unibertsitate onenen artean hirugarren postuan kokatu dute Deustuko Unibertsitatea. Zehazki, bigarren dago irakaskuntzaren alorrean, eta hirugarren ikerketarenean.

Pompeu Fabra Unibertsitateak (UPF), Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateak (UC3M) eta Kataluniako Politeknikoak (UPC) atera dute errendimendu oso hoberena, eta zerrendako lehen postuan daude. Bigarrenean, Bartzelonako Autonomoa eta Valentziako Politeknikoa daude, eta atzean, zazpi unibertsitate batera: Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Kantabriako Unibertsitatea, Unibertsitate Politeknikoa, Bartzelonako Unibertsitatea eta Rovira i Virgili Unibertsitatea.

U-Rankingaren bederatzigarren edizioa
U-Rankingaren bederatzigarren edizioaren arabera, 48 instituzio publiko eta 24 pribaturen artean, publikoak gailendu dira errendimendu osoan, ikerkuntzan eta berrikuntzan; pribatuek, bestalde, batez bestekoa baino 10 puntu gehiago lortu dute irakaskuntzari dagokionez.

U-Rankingaren azterketa egiteko, hogei adierazle neurtzen dira alor hauetan: baliabideetarako sarbidea, lorturiko ekoizpena, irakaskuntza-jardueren kalitatea eta nazioartekotzea, eta ikerkuntza eta berrikuntza.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×