Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talenten Be Basque Talent Network marka 2023ko 10 berritzaileenen artean

  • CEO Views argitalpen estatubatuarrak markak nazioarteko talenturik onena erakartzeko eta Euskadiko erakunderik onenekin harremanetan jartzeko duen “izaera integratzailea” aitortu du.

CEO Views aldizkari iparramerikarrak, negozioen sektoreari buruzkoak, 2023ko 10 markarik berritzaileenen zerrendan sartu du Be Basque Talent Network, eta, horrela, Bizkaia Talenten lana aitortu du, zeinak munduko edozein lekutako goi-mailako prestakuntza duten profesionalak Euskadin oparotasuna sortzera gonbidatuz talentuaren lurralde-kudeaketaren aldeko apustua egiten duen.

Aitorpenak “Be Basque” estrategia integratzailea balioetsi du, Bizkaiari eta Euskadiri Europan sortzen ari den talentua erakartzeko guneetako bat izaten lagundu nahi diena eta, horretarako, munduko edozein lekutatik erakarritako talentua edo oraindik beste herrialde batzuetan dagoena gure gizartean txertatzera gonbidatzen duena.

Be Basque Talent Network, 2015ean sortutako marka, munduko profesionalen sarerik handiena da (120 herrialdetako 20.000 profesional eta 600 erakunde), Euskadirekin lotura duten edo izan nahi duten pertsonek osatua. Sareak aukera aparta ematen die hala profesionalei, elkarrekin eta euskal enpresen ordezkariekin harremanetan egon daitezen, nola enpresei, mundu osoko talentu oso kualifikatuarekin harremanetan sartu ahal izateko.

Aipatu aldizkariari berari eskainitako elkarrizketa batean, Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari gerenteak elkarteak eskaintzen duen networking profesionaleko nazioarteko topaketen zerbitzua nabarmendu du, saritutako markatik abiatuta sortutako Be Basque Talent Meetings eta Be Basque Talent Conferences ekintzez osatua. Tresna digitalak ere azpimarratu ditu, Talentuaren Euskal Behatokia, kasurako, profesionalei Euskadiko lan-merkatuan gertatzen ari denari buruzko datuak denbora errealean eskuratzea ahalbidetzen diena.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×