Bizkaia Talent

Albisteak

Aldundiak eta MIT-ek 200 ekintzaile eta negozio berrien sorkuntzaren arloko munduko 16 aditu bildu dituzte, ekitaldi batean

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeak 200 pertsona ekintzaile bildu dituzte Euskalduna jauregian negozio berrien sorkuntzan mundu  mailako 16 aditurekin  antolatu den ekitaldian parte hartzeko. Ekitaldiburua Imanol Pradales izan da, Ekonomia Sustatzeko foru diputatua, egoera guztietan ekintzailetasunak duen garrantzia azpimarratu duena, baina areago gaur egun bizi dugunaren moduko krisi egoeran, eta bertaratu direnak Foru Erakundearen laguntza bilatzera animatu ditu  euren negozio ideiak  garatzeko eta abian jartzeko.

Ekonomia Sustatzeko foru diputatuarekin batera ekimen honetan Bixente Atxa, Mondagon Unibertsitatearen Errektorea; Amaia Maseda, EHUren Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea, eta Roberto San Salvador, Deustuko Unibertsitatearen Komunikazioko, Eleaniztasuneko eta Gizarte Berrikuntzako errektoreordea egon dira. Halaber, ekitaldian  MITeko eskuordeak egon dira. Txostengileak hauek izan dira:  Akihl Nigam, munduko enpresen azeleratzailea den  MassChallenge-ren sortzailea eta presidentea; Cris Howard, EE.BB.etatik kanpo MassChallengeren lehen spin-offa den MassChallenge UK-ko managing zuzendaria; John Chrisolm, inbertitzailea; eta Stephen Brown, MITeko patenteen bulegoko zuzendari ohia.

“Bilbao Entrepreneurship Meetup 2015” ekitaldiaren diseinatzaileak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Saila  eta MIT Global Startup Workshop taldea dira eta negozio bat abian jartzerakoan funtsezkoak diren alderdiei eta arrakasta izan duten ekintzaile batzuen, hala euskaldunak nola munduko beste toki batzuetakoak,  esperientzia pertsonalei buruzko hitzaldiak eta tailerrak ditu. Horrela, gaurko egunean zehar, besteak beste ondoko hauei buruzko ponentziak ari dira garatzen eta aztertzen: bideo-jokoen,  aplikazio mugikorren edo ikus-entzunezkoen moduko sektoreetan arrakasta izango duten enpresak abian jartzeko gakoak; “start ups”-en finantzaketan aintzatetsita dauden inbertitzaileen esperientzia; edo nola aurkitu laguntzarik onena enpresa-proiektu baterako.  Ponentzia horietan Bizkaian arrakasta izan duten ekintzaile batzuen zuzeneko esperientzia jaso da.

Aldi berean ekintzailetasunari buruzko jardunaldia osatzeko bi lehiaketa daude. Alde batetik Business Plan Competition deritzona, hasieran aurkeztu ziren 52 planetatik eta ostean MITek egin zuen aukeraketa gainditu zuten 12 planen artean hautetsi ziren 4 negozio planen arteko lehiaketa dena. Adituek eratuko duten epaimahai batek lau finalista horien arteko onena aukeratuko du gaur.

Bigarren lehiaketa Elevator Pitch Competition da  eta  bertan 60 pertsona inskribatu  dira gehienez 60 segundoko denboran inbertitzaileak erakartzen lehiatuko direnak.

Massachusetts Institute of Technology (MIT)

Massachusettseko Institutu  Teknologikoa (MIT) Estatu Batuetako unibertsitate pribatu bat da, ezagutzaren arlo askotako prestakuntzan eta ikerkuntzan jarduten duena, ingeniaritzatik humanitateetara, gizarte zientziak edo enpresa-kudeaketa ahaztu gabe. Bere sailetako batek urtero antolatzen du MIT Global Startup Workshop-a, mundu mailan ekintzailetasunaren sustapenean erreferentzia den topaketa, eta beste ekintza batzuetan kolaboratzen du, adibidez 2015eko urtarrilean Bilbon antolatu den honetan.

Bere xederik  behinena enpresen sorkuntzan inplikatuta dauden sektore guztien artean zubiak eraikitzea da,  eztabaida sustatzeko, ideiak sortzeko eta ekintzailetasunaren arloko esperientziarik onenak konpartitzeko. Horrela mundu osoan zehar indartsuenak eta ekoizkorrenak diren ekintzailetasunezko “ekosistemak” deritzenak eraikitzen laguntzen dute eta, aldi berean, ekintzaileentzako harremanen eta laguntzen sare dinamikoa eta askotarikoa eratzen dute.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×