Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaiko Foru Aldundiak 3.500 eurorekin saritu ditu TALENTIA SAREAN parte hartu duten hiru proiektu

Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak sariak banatu dizkie Talentia Sarearen irabazleei; sarea 2013ko abenduan sortu zen bizkaia:talent ekimenaren barruan. Hiru arlo hauetakoak dira saritutako proiektuak: natura, ingurune eta iraunkortasuna, smart cities eta talentuaren mugikortasuna.

Lehenengo saria Ekocard izeneko txartel baterako izan da; haren bidez, birziklatzearen aldeko jarrera eta abantailak saritzen dira puntu metagarriak emanez. Saria 1.500 euro da.

Beste bi sariak 1.000 eurokoak dira. Lehenengoaren gaia smart cities dira, eta Zorrotzaurreko irlarako sistema adimentsu eta iraunkor bat sortzea proposatzen du. Bigarrenak proposamen batzuk egiten ditu kualifikazio handiko pertsonak gure lurraldean atxikitzeko; horretarako, hiru zutabe hauek ditu oinarri: Bizkaian gizarteratzea, kultura-integrazioa sustatzea eta familia-integrazioa bultzatzea.

Aurkeztutako proiektuak baloratzeko orduan, haien bideragarritasunaz gainera, bereziki hartu dira kontuan parte-hartzaileen konpromisoa, ahalegina eta interesa.

Talentia Sarearen helburua da Talentia eta Talent Pro programetako parte-hartzaile guztiak inplikatzea Bizkaiko eta Euskadiko gizartearen garapen ekonomikoan, kulturalean eta orokorrean. Beraz, plataforma bat da talentu gazteek beren ideiak jartzeko, etorkizuneko Bizkaia sortzeko aldaketak egiteko.

Lehenengo edizio honetan, hiru topaketa egin dira Talentia Sarearen barruan, eta 68 pertsonak hartu dute parte, lau arlo hauetan: talentuaren mugikortasuna, smart cities, hezkuntza eta balioak, eta natura, ingurune eta iraunkortasuna.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×