Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talentek aitorpen bikoitza jaso du Dubaitik eta Singapurretik, talentuaren kudeaketaren alorreko Europako konpainiarik onena izendatuta

2021/12/21

  • World Business Outlook eta International Business Magazine nazioarteko argitalpenek sari bana eman diote euskal elkarteari.

Bizkaia Talentek muga guztiak gainditzen jarraitzen du, eta nazioartean beste behin aitortu dute haren lana; oraingoan, lehen aldiz, Asian, zehazki Dubain eta Singapurren. Izan ere, azkenaldian, nazioarteko hainbat hedabide Bizkaiko Foru Aldundiak 2005ean sortu zenetik sustatutako elkarte honek talentuaren esparruan garatzen duen estrategia nabarmentzen ari dira.

International Business Magazine
International Business Magazinek, egoitza Dubain duenak eta negozioei eskainitako aldizkari onenetakotzat joa denak, “lurralde-talentuaren kudeaketaren alorreko Europako enpresarik onena” izendatu du Bizkaia Talent, eta, hala, Espainiako Estatuan Europa-mailako aitorpena jaso duen bakarra bihurtu da; hark ez ezik, BBVA euskal banketxeak eta Ocean Cleaner Technologyk ere jaso dute sari hau Estatu-mailan, halaber.

World Business Outlook
Bestalde, Singapurren kokatutako World Business Outlook finantza-aldizkariaren sarietan, Bizkaia Talentek “talentuaren kudeaketaren alorreko Europako enpresarik onena” saria jaso du, hainbat alderdi aztertu ondoren: sektorearen ezagutza zabala, lidergo-talentuak, arrakastarako estrategia ezin hobeak edo nazioarteko foro bateko ahalmena, besteak beste.

Aitorpen hauek, Bizkaia eta Euskadi Europan sortzen ari diren talentua erakartzeko zentroetako bat izan daitezen laguntzeko Be Basque estrategiaren aldeko apustu egokia berretsi besterik egiten ez dutenak, azken bi urteetan eskuratutako hauei gehitu zaizkie:

  • Small Business Awards (Corporate Vision)
  • Place Marketing Awards (Chaire Attractivité et Nouveau Marketing Territorial)
  • Award of Excellence (South East Star)
  • Global 100 (EMG Publishing)
  • 50 Smartest Companies of the Year 2021 (The Silicon Review)
  • Talent Management Organisation of the Year 2021 (Innovation & Excellence Awards)
  • 50 Most Influential Companies of the Year 2021 (CIO Bulletin)

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×