Bizkaia Talent

Protagonistak

Protagonistak

Esperientzia pertsonala

Enrique Zuazua

Deusto Unibertsitateko DeustoTech Laborategiko Ikerlari Senior Gorena eta Matematika Konputazionalerako Katedraren zuzendaria naiz, Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC) Advanced Grant Programak finantzaturiko “DYCON: Dynamic Control” ikerketa taldearen buru eta Madrileko Unibertsitate Autonomako (UAM) Matematika Aplikaturako Katedraduna.

Eibarren jaio nintzen 1961ean. Garai hartan Eibar lantegiez beteriko 35.000 biztanleko hiria zen. Gaur egun biztanle kopuru hori asko urritu da, nagusiki industriaren beherakadarengatik. Jardun-sektore berriak sortu direnez, neure belaunaldiko asko herritik kanpo bizi gara. Ni neu sarritan bertaratzen naiz, senide eta lagunei bisita egitera.

1984ean Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV), Matematika Zientzietan lizentziatu nintzen eta Parisera jo nuen doktorego-ikasketak egitera Eusko Jaurlaritzaren beka bati esker.
 1987an Doktoretza-titulua eskuratu nuen UPV/EHU-an eta 1988an Pariseko Pierre et Marie Curie Unibertsitatean doktoratu nintzen.

Orduz geroztik Matematika Aplikatuko Katedraduna naiz, hasieran Madrileko Unibertsitate Complutensean (UCM), 1990tik 2001ra, eta ondoren UAM-en.

2008an Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroa sortu nuen Zuzendari Zientifiko Sortzaile gisa eta bertan Ikerbasqueko Ikerketa Irakasle Gorena izan nintzen (2008-2015).

Neure ikerketa-lana Matematika Aplikatuaren esparruan kokatzen da eta, bereziki, Deribatu Partzialetako Ekuazioenarloan. Hurbilpen numerikoa, simulazioa eta kontrola lantzen ditut, beti ere gure industria, ikerketa eta garapen-sarea jomugan dudalarik, arlo anitzetan izan dezaketen aplikazioak jorratuz.

Neure ikerketa Espainiako GobernuakEusko Jaurlaritzak, Frantziako Ikerketarako Agentzia Nazionalak (ANR) eta Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC) finantzatzen dute.

Munduko hainbat tokitako ikertzaileekin elkarlanean aritzeko aukera izan dut, ikertuz, arlo zientifiko hauetan areago ikasteko aukerarekin.

Gogokoen dudan ekintza ikertzaile gazteen trebakuntzan laguntzea da. Neure zuzendaritzapean hogeita lau gaztek Doktorego Tesiak jorratu dituzte, eta orain munduan zehar dabiltza lanean: Brasil, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Mexiko, Errumania, Txile eta Txinan.

Lan eta erronka kolektiboetan parte hartzeko aukera ere izan dut. Eta geure zientzia-esparru honetan egiten dugunaren berri zabaltzeak duen garrantziaz jabetu naiz. Zeregin horretan ere aritzen naiz, prentsarako artikuluak idatziz eta irratietako eta telebistetako saioetan parte hartuz. Lan honen etekinak webgune honetan laburbiltzen ditugu.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×