Bizkaia Talent

Protagonistak

Protagonistak

Esperientzia pertsonala

Félix Bastida Corcuera

Ameriketako Estatu Batuetan ikerketan 18 urteko esperientziaren ondoren, Félix Bastida Corcuera Doktorea Bizkaira itzuli da Kaliforniako Unibertsitatetik (L.A. UCLA); han, Medikuntzaren eta Zientzien Eskolako Mikrobiologia, Immunologia eta Genetika Molekularraren sailean garatu du bere jarduera. Gaur egun, Neiker-Tecnaliatik sortutako Vacunek, S.L. enpresa bioteknologikoan dihardu lanean; Vacunek enpresak animalien osasunean aplikatutako biozientzien sektorera bideratzen du bere jarduera, ganaduaren gaixotasunen diagnostikora, terapiara eta prebentziora zuzendutako produktu ezberdinak garatuz. Bastida enpresaren Zuzendari/Kudeatzailea da. Bastidaren ikerketa-arloa da biologia molekularra, proteomikoa, fluoreszentziako mikroskopia, mikrobiologia eta immunologiako oinarrizko eta aplikatutako ikerketa, bakteria-anduien hazkundea eta analisia, ehun zelularren teknikak eta antigorputz monoklonalen ekoizpena. Bizitza akademiko, ikertzaile eta ekintzaile baten mugarriak Jaio:

  • Bizkaian, 1963an.

Goi-mailako ikasketak:

  • Albaitaritzan Doktorea Cornell University unibertsitateko Albaitaritzako Medikuntzako eskolan (Ithaca, New York, Ameriketako Estatu Batuak)

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
bizkaia:talent
×
×