Bizkaia Talent

Protagonistak

Protagonistak

Esperientzia pertsonala

Marcelo Viegas

“Bioteknologo lan egin dut Buenos Aireseko farmazia-enpresa batean eta, gaur egun, Progenika Biopharma enpresan (Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan) garatzen dut nire jarduera profesionala Project Leader eta Senior Scientis gisa, bioteknologiaren arloan. Bizkaia Talent-ek, batez ere, Bizkaian instalatzeko prozesuan lagundu dit, Alemaniatik hona etortzeak zekarren guztian. Halaber, lan-baimenarekin eta nire egonaldiaren erregularizazio guztiarekin lagundu didate. Nire emaztearekin etorri nintzen eta berak jaso du laguntasuna, bai bere egonaldia erregularizatzeko, bai lana lortzeko. Oso positiboki baloratzen dut harrera-zerbitzua (location), izan ere, oraindik Alemanian nengoenean ere, nire gauzen lekualdatzea antolatzeko laguntza ere jaso nuen. Ekimen oso baliagarria iruditzen zait, batez ere, legeriak eskatzen dituen tramite guztiak konpontzen lagundu didalako”. Bizitza akademiko, ikertzaile eta ekintzaile baten mugarriak Goi-mailako ikasketak:

  • Biologia Zientzietan eta Informatikan Lizentziatura, Buenos Airesko Unibertsitatean. – Hobekuntza-ikastaroak ICGEB zentroan, Triesten (Italia).
  • Biologia Molekularrean Doktorea, Heidelbergeko (Alemania) EMBL laborategian.
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×