Bizkaia Talent

Protagonistak

Protagonistak

Esperientzia pertsonala

Mikel Valle

“1999tik 2003ra, Ikertzaile Elkartu bezala lan egin nuen Howard Hughes Medical Institute fundazioan, Wadsworth Centerren, New York Department of Health erakundean (Albany, New York). 2004. urtean, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Zientzialari Titular bezala kontratatu ninduten; hantxe garatu nuen nire jarduera profesionala 2006. urtera arte, CIC bioGUNE zentroko (Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa) Egiturazko Biologiaren Unitateko Mikroskopia Elektronikoaren laborategiko (lab 3) arduradun lan egiteko deitu zidaten arte. Gaur egun, p53 tumore-kentzailearen egitura-funtzioa harremanaren eta bakterio-erribosomen funtzionamenduaren hainbat alderdiren azterketan zentratutako hainbat proiektutan lan egiten duen ikerketa-talde bat zuzentzen dut. Nire jarduera ikertzailea makromolekula biologikoen egitura tridimentsionalaren azterketan zentratu da, transmisioko mikroskopia elektronikoa erabiliz. Nire ekarpenak nazioarteko aldizkari zientifikoetan argitaratuak izan dira, besteak beste, Science, Nature eta Cell aldizkarietan. Euskadin iraultza txiki bat gertatzen ari da zientzien arloan. Ez nuen hori galdu nahi”. Bizitza akademiko, ikertzaile eta ekintzaile baten mugarriak Goi-mailako ikasketak:

  • Biologia Zientzietan Lizentziatura, Euskal Herriko Unibertsitatean (1992).
  • Biologia Molekularrean Doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1998).
  • Doktorego tesia CNB-CSIC Bioteknologiaren Zentro Nazionalean (Madril).

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×