Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek topaketa bat antolatu du Londresen metropolialdeetan lan egiten duten euskal profesionalekin

Bost urtez jarraian, bizkaia:talent elkarteak Naturejobs Career Exporen bederatzigarren edizioan parte hartuko du. Londreseko Business Design Centren egingo da irailaren 18an, eta goi-mailako prestakuntza duten langileek kontratatzeko premiak dituzten Euskadiko erakundeetako ordezkari moduan joango da bertara.

Hori dela eta, bizkaia:talent elkarteak Londresen metropolialdeetan lan egiten duten euskal profesionalekin topaketa bat antolatu du.

Ekitaldia irailak 18, ostirala, arratsaldeko 19:00etan izango da Garfield House – Marble Arch – Edgware Road-en. Bertan, bizkaia:talent-eko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenezek, Be Basque Talent Network plataforma aurkeztuko du, munduko talentuen sare handiena da, eta Euskadirekin lotunea daukaten edo eduki nahi duten profesionalek osatzen dute. Hasi zenetik orain arte 6.500 erabiltzaile baino gehiago dauka.

Topaketa hauekin kanpoan lan egiten duten euskal profesionalen arteko harremanak sustatu nahi dira, eta horrela Euskadirekin lotura proaktibo eta etengabea mantendu.

Londresen metropolialdeetan lan egiten duten topaketa

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×