Bizkaia Talent

2017ko Era Career Day – Programa

2017ko Era Career Day – Programa


Zientziaren munduan, ondo baino hobeto prestatutako milioika profesional hartzen dituzte nazioarteko proiektu eta ikerketetan.

Aitzakia aparta denez eta lan-arlo horrek eskaintzen dituen aukera profesionalak zein akademikoak babestu eta zabaldu egin nahi dituenez, Bizkaia Talentek irailaren 18an, 19an eta 20an Bilboko Bizkaia Aretoan egingo den ERA Career Day Bilbao topaketa antolatzen lagunduko du, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrarekin eta FECYTrekin batera (Espainiako Zientzia eta Teknologiarako Fundazioa). Laguntzaileen artean, honako hauexek ere badaude: Alemaniako Errepublika Federaleko Zientzialari Espainiarren Elkartea (CERFA) eta Erresuma Batuko Zientzialari Espainiarren Elkartea (CERU).

Ekitaldia bera Euraxess Career Day – Euescada proiektuaren barruan dago kokatuta, eta ahalik eta informazio gehien eman nahi die ikasketak amaitzen ari diren unibertsitarioei eta Estatu espainolean euren aukera profesionalak ebaluatzen ari diren ikertzaileei.

Horrela, SCIENCE+ ERA Career Day topaketan, honako arlo hauetako informazioa eskainiko da: nazio-mailako zein Europako finantziazio-aukerak, akademia ez beste aukera profesional batzuk, ikerketa-ibilbidean bertan mugikortasun geografikorako dauden aukerak, ikertzaileen gaitasunak zein trebetasunak eta nola hobetu…

PROGRAMA:

+ Irailaren 18a (astelehena)

+ Irailaren 19a (asteartea)

+ Irailaren 20a (asteazkena)

 

Informazio gehiagorako: https://scienceplus.es/ 

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×