Bizkaia Talent

Estibaliz Ruiz de Azua

Estibaliz Ruiz de Azua

Estibaliz Ruiz de Azua Estibaliz Ruiz de Azua

Estibaliz Ruiz de Azua Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Protokoloko Masterra zein Politika eta Hauteskundeetako Komunikazioa Kudeatzeko Masterra egin zituen, baita Komunikazio, Protokolo eta Harreman Publikoetarako Adituen Graduondokoa ere. 1992an, Gasteizko Cadena Ser irratian hasi zen lanean, eta, bertan, GASTEIZKO CADENA SER irratiko eguneroko saioetako aurkezlea eta gidaria izan zen; esate baterako, “HOY X HOY VITORIA”, “PRIMERA PLANA” edo “EL DOMINICAL”.

Gero, 2001ean, EUSKAL IRRATI TELEBISTAra (EITB) iritsi zen. Lehenengo eta behin, “POLÍTICAMENTE INCORRECTO” asteko saioko moderatzailea eta aurkezlea izan zen; gero, “TELEBERRI 1” eguneroko albistegiko aurkezlea; ondoren, “Mundo punto Hoy” dokumentalen saioko aurkezlea; eta, azkenik, “TELEBERRI FIN DE SEMANA” albistegiko aurkezlea.

Azken urteotan, lankidetzak ere egin ditu “DEIA” eta “DIARIO NOTICIAS DE ALAVA” (GRUPO NOTICIAS) egunkarietarako.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×