Bizkaia Talent

Albisteak

European Talent Mobility Forum aliantza sortu berriak bere lehen online mintegia antolatu du

  • Bizkaia Talentek eskualde-mailako talentuaren erakarpen eta atxikipenaren alorreko beste lau erakunde europar liderrekin batera hartu du parte web-mintegian

European Talent Mobility Forum aliantza eratu berritan, talentuaren lurralde-mailako kudeaketan aitzindari diren Europako zortzi eskualderekin, Bizkaia Talentek, Europako hegoaldeko erakunde bakarra bera aliantzan, koalizioak antolaturiko lehenengo online mintegian parte hartu du.

Topaketa birtualean, talentuaren erakarpenaren kudeaketa COVID-19ren garaian hizpide (Copenhagen Capacity, Brainport Eindhoven, Move to Gothenburg eta Work in Estonia), aliantza osatzen duten zortzi erakundeek, Bizkaia Talentekin batera, krisiari aurre egiteko hartzen ari diren neurrien eta ziurgabetasun-aro honetan aurrera egiteko gauzatu nahi dituzten estrategien berri eman diote elkarri.

Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezek teknologia gaur egun hartzen ari den garrantzia nabarmendu du, eta aditzera eman du euskal elkarteak, etengabeko berrikuntzaren aldeko bere apustuaren ondorioz, hainbat tresna dituela profesionalei Euskadira itzultzeko prozesuan laguntzeko; besteak beste, Career Development Centre delakoa, norbanako bakoitzaren profilera egokituriko aholkularitza digital pertsonalizatua eta lan-aukerak eskaintzen dituena.

European Talent Mobility Forum
European Talent Mobility Forum aliantza erakunde hauek osatzen dute: Berlin Partner, Bizkaia Talent, Brainport Development, Copenhagen Capacity, Move to Gothenburg, Talent Scotland, Turku Business Region eta Work in Estonia. Xedea da talentuaren eskualde-arteko mugikortasunerantz eta toki-, eskualde-, estatu- eta nazioarte-mailan garapen-ekimenak ezartzeko etengabeko irtenbideen baterako sorkuntzarantz aurrera egitea.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×