Bizkaia Talent

Albisteak

Bilbao Bizkaia Entrepreneur Meetup 2015

Loading Map....

Data/Ordua
2015/01/22
Egun osoa

Lekua
Euskalduna Jauregia

Kategoriak No Categorías


2015eko urtarrilaren 22an, Foru Aldundiak eta Massachusetts Institute of Technology erakundeak nazioarteko ekitaldi handi bat egingo dute ekintzaileentzat

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeak epea ireki dute «Bilbao Bizkaia Entrepreneur Meetup 2015» ekitaldia dela-eta ekintzaileentzak antolatuko diren lehiaketetan parte hartzeko; ekitaldia datorren urteko urtarrilaren 22an izango da (osteguna). Euskalduna Jauregian egingo den ekitaldi hau batera antolatu dute Ekonomi Sustapen Sailak eta MIT Global Startup Workshop (MIT GSW) taldeak; taldea ekintzailetza sustatzen espezializatuta dago. Gainera, hiru euskal unibertsitateak ditu kide, EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.

Hemendik eta urtarrilera arte egin beharreko bidean, antolatzaileek web orri bat abiarazi dute (www.bbentrepreneurmeetup.com); haren bidez, ekitaldiari buruzko informazio guztia jasoko da eta parte hartu nahi dutenei aukera emango zaie «Bilbao Bizkaia Entrepreneur Meetup 2015» topaketan eta negozio-planen txapelketan zein «Elevator Pitch» jardueran parte hartzeko.

Azaroaren 15era arte bidali ahal izango dira negozio-planak, web orriaren bidez. Ondoren, aurkeztutako enpresa-proiektuak baloratuko dira, «Bilbao Bizkaia Entrepreneur Meetup 2015» ekitaldirako 4 finalista aukeratzeko. Ekitaldia ingelesez izango da, osorik, eta ospe handiko 16 hizlarik hartuko dute parte; haietariko 4 MIT ekintzailetza-ekosistemakoak dira. Aditu horiek 4 panel tematiko zuzenduko dituzte 200 bat pertsonaren aurrean. Horrez gainera, negozio-planen lehiaketaren eta «Elevator Pitch» jardueraren azken fasea izango da ekitaldi horretan.

info@bbentrepreneurmeetup.com

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×