Bizkaia Talent

Albisteak

Arrakasta handia lortu du Pedro Luis Uriartek Kontzertu Ekonomikoari buruz eskainitako “Euskadiko Garapen Ekonomiko eta Sozialaren Oinarriak” Jardunaldiak

Apirilaren 22an, ostirala, Talentia Programaren zazpigarren edizioan parte hartzen duten ia-ia berrehun bat lagun egon ziren Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburu ohia eta 1980an Kontzertu Ekonomikoko Negoziaketa Batzordeko presidentea izandako Pedro Luis Uriartek eskainitako “Garapen Ekonomiko eta Sozialaren Oinarriak” Jardunaldian. Ekimena lehen aldiz garatu da Talentia Programaren barruan, eta hiru euskal unibertsitateetako parte-hartzaileak bildu ziren bertan: Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.

Uriartek bere agerraldian azaldu zuen zein diren Kontzertu Ekonomikoaren ezaugarri nagusiak eta zergatik den hain garrantzitsua euskal gizartearentzat.

Era berean, bere historian Kontzertu Ekonomikoa zer fasetatik igaro den eta epealdi horretan zer inguruabar izan dituen ere izan zuen aztergai.

Bestetik, programako parte-hartzaileek egin zizkioten galdera guztiei ere erantzun zien.

Kontzertu Ekonomikoa euskal gizartean bertan eta bertatik kanpo zabaltzeko asmoz, Pedro Luis Uriartek eta zenbait laguntzailek http://www.comunidadconcierto.com/ jarri dute abian, ia-ia 1.000 lagun ditu orain arte eta lana bera zabaltzea eta sustatzea dauka helburu.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×