Bizkaia Talent

Albisteak

Aeronautikaren sektoreak nazioarteko bi azoka egingo ditu hurrengo asteetan: Bilboko AEROTRENDS eta Pariseko “LE BOURGET”  

Hurrengo asteetan, sektore industrial aeronautiko espazialak nazioarteko ospea duten bi azoka egingo ditu. Lehenengoa, Aerotrends, maiatzean egingo da Bizkaian; eta bigarrena, Le Bourget, hilabete geroago, Parisen.

AEROTRENDS azoka, Aerospace Business Meetings & New Trends Conferences, HEGAN Klusterrak sustatzen du, eta estatuan profesionalen artean zeresan handiena daukan ekitaldi aeroespaziala da gaur egun. Orain, berriro ere, Europa osoko eragile aeronautikoen arteko jarduera ekonomikoa bultzatzeko zerbitzua eskaini nahi du.

Aukera bakarra izango da sektore aeroespazialeko azpikontratistentzat, kontratisten eta hornitzaileen arteko truke komertzialerako eremu berezia izango da-eta.

Konbentzioa Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da 2015eko maiatzaren 26tik 29ra, Ekoizpenerako eta Azpikontrataziorako Prozesuen eta Ekipoen Nazioarteko Azokaren esparruan. Aurtengo edizioa Sektore Aeroespazialeko Negozio Bileren 5. Konbentzioa izango da Bilbon eta Industria Aeronautikoko Ekoizpenaren Joera Berriei buruzko Hitzaldien 7.a. www.aerotrends.net web orrian, azken horien egitaraua dago ikusgai, eta izena ere eman daiteke bertan.

Bestetik, Paris Air Show edo “Le Bourget” ospetsua ekainaren 15etik 21era egingo da, eta hegazkingintzaren, aeronautikaren eta espazioaren inguruko azoka antzinakoena da nazioartean. Lehenengo edizioa 1909. urtean egin zen. HEGAN Kluster Elkarteak munduko garrantzitsuena omen den konbentzio horretan parte hartzen du etengabe 1999. urtean eratu zenetik.

Aurton, HEGANek bederatzigarren aldiz parte hartuko du bertan. Edizio honetan, berritasun moduan, Aciturri, Aernnova eta ITP bazkideekin batera parte hartuko du, eta euskal sektoreak elkargune handia izango du azoka horretan ekainaren 15etik 18ra (profesionalentzat egongo da zabalik). Konbentzioari buruzko informazio guztia web orri honetan dago eskuragarri: http://www.siae.fr/EN

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×