Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek nazioarteko komunitatearekin ospatu du urte-amaierako jaia

  • 70 lagun baino gehiago bildu dira Bilboko BBK Talent Home-n urtea agurtzeko.

Joan den abenduaren 15ean, Bizkaia Talentek urte-amaierako ohiko jaia ospatu zuen Bilbon, nazioarteko komunitatearekin batera, bai Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren erabiltzaileekin (lan-kontuengatik orain Euskadin bizi diren eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalak, ikertzaileak eta haien senideak) bai ikasketak euskal unibertsitateren batean egiten ari diren nazioarteko ikasleekin.

Ekitaldian, Bilboko BBK Talent Homen, bertaratuek gau atsegina igaro zuten, besteak beste herrialde bakoitzeko plater tipikoen arteko lehiaketan parte hartuz. Laburbilduta, elkar ezagutzeko eta berriz elkartzeko jaian bildutakoek ederto pasatu zuten giro atsegin eta lagunartekoan beren esperientziez hizketan eta beste kultura batzuekin harremanetan.

Jardueran 20 herrialdetatik etorritako pertsonek parte hartu zuten: Afganistan, Argentina, Kolonbia, Txile, Ekuador, Egipto, Frantzia, Iran, Italia, India, Japonia, Mexiko, Nikaragua, Peru, Erresuma Batua, Dominikar Errepublika, Errumania, Errusia, Uruguai, Venezuela eta Espainiako Estatua.

Jai honekin, guztira zazpi jarduera soziokultural egin dira 2023. urtean, denak ere munduko bazter guztietatik Euskadira etorritako pertsonen integrazio soziokulturala bultzatzeko.

IKUS ARGAZKI GALERIA HEMEN

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×