Bizkaia Talent

Albisteak

Gabonetako xarmak bizkaia talenteko Relocation Zerbitzuko erabiltzaileak elkartu ditu hirugarren urtez

Abenduaren 16an, ostirala, Gabonak hurbil zeudela eta, bizkaia talentek Relocation Zerbitzuko erabiltzaileekin egin zuen urte-amaierako jaiaren beste edizio bat, zerbitzuko hanketakoa indartzeko asmoz, hau da, mundu zabaletik etorritako pertsona horiek guztiak gizarteratzea eta laneratzea.

Hirugarren urtez, Bilbao BBK Talent Eraikinean, ekitaldira joan ziren zenbaiten bizilekuan, honako herrialde hauetako goi-prestakuntzadun berrogeita hamarretik gora ikertzaile eta profesional elkartu ziren: Austria, AEB, Italia, Kolonbia, Albania, Estatu espainola, Japonia, Polonia, Hungaria, Iran, India, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Herbehereak, Txina, Argentina edo Ukrainia, besteak beste. Guztiak euren senideekin bertaratu ziren, ekitaldi dinamiko bezain lasaian.

Aurtengo berritasunen artean, Euskadin gaudenez eta pertsona horien guztien artean geure ohiturak sendotu nahi ditugunez, lehiaketa gastronomikoa egin dugula nabarmendu beharra dago, eta bertaratutako hamabi bat lagunek euren sorterriko ohiko platerak aurkeztu zituzten. Honako herrialde hauetako platerak nabarmendu ziren: Argentina, Txekiar Errepublika, Txina, AEB, Italia, Estatu espainola, India eta Japonia. Azken horietako ordezkariak izan ziren lehiaketako irabazleak.

Edizio honetan, lehen aldiz, Gabonetako photocalla jarri zen, eta mozorro zein animazio originalak egon ziren eskuragarri, ekitaldia girotzeko. Hori dela eta, egoera dibertigarriak sortu ziren txikienen artean, inolako zalantzarik gabe jarri zituztelako ileordeak eta kapelak argazkiak ateratzeko.

Jaiak iraun zuen hirutik gora orduetan, pasadizoak eta esperientzia profesionalak azaltzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, giro eta hiri berri batean.

Profesional horiek guztiek Bizkaian egoitza duten erakunde ospetsuetan lan egiten dute: Biocruces, Ikerbasque, BCAM, Deustuko Unibertsitatea, Azti, CIC bioGUNE, BC3, IDOM, Biofisica, Tecnalia eta EHU.

Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola IK4 Mondragon Unibertsitatea
×
×