Bizkaia Talent

Albisteak

Financial Timesek aitortu egin du Bilbo laugarren hiri europar onena dela inbertitzeko orduan

Britainia Handiko Financial Times argitalpen-talde ospetsuak aitortu egin du euskal hiriburuak behar besteko ahalmena duela atzerriko inbertsio zuzenerako helmuga erakargarri moduan. Horrela, bada, hirian bertan lanpostuak eta negozio-aukera berriak sortzeko asmoz Bilboko Udalak bultzatutako estrategia abalatu du. “Europako etorkizuneko hiriak eta eskualdeak 2016-2017” txostenean adierazitakoaren arabera, inbertsioari begira Bizkaiko hiriburua Europako laugarren hiri onena da “Mid-Sized Cities” atalean, hau da, 200.000-750.000 biztanleko metropolialdeen atalean.

Atzerriko inbertsio zuzenaren arloko erreferentziatzat hartutako “fDi Intelligence” argitalpenak egindako sailkapen horretan, hirien indar ekonomikoa, enpresa-sarea eta dinamismo finantzarioa hartzen dira kontuan. Sari hori “fDi Strategy” kategoriaren barruan dago kokatuta, eta, aldi berean, bost mailatan ere badago banatuta biztanleen kopuruaren arabera. “Major”, 750.000-4.000.000 biztanlekoak.

Bizkaiko hiriburuak hobera egin du “Mid-Sized” kapituluan, 2014-2015eko epealdiaren aldean, bertan zazpigarren postuan geratu zelako. Inolako zalantzarik gabe, aurrerapauso adierazgarria izan da hain mundu globalizatu eta lehiakorrean, horren ondorioz hiriek inbertsioak eta negozioak erakartzeko ahalegina bikoiztu behar dutelako.

2014-2015eko edizioan, Bilbo Europako hegoaldeko laugarren hiri onena zela adierazi zuten maila horretan bertan. Oraingoan, ordea, eremu geografikoari buruzko atala kendu da, kontinentea bera eskualde bakartzat hartu delako.

 

Kalitate-zigilua

“Etorkizuneko hiriak eta eskualdeak” bi urtean behin argitaratutako txostena da, eta negozioei zein ekonomiari buruzko nazioarteko informazioko liderra den Financial Times taldeak sustatzen du. Izan ere, batez beste, 2.200.000 irakurle ditu eguneko, baita 4.500.000 harpidetza digital ere. “fDi Intelligence” aldizkariak azterketa egin du, eta atzerriko inbertsio zuzenaren arloan esperientzia nahiz eragin-gaitasuna dauzkaten profesionalak zein kargu korporatiboak ditu helburu. Aitorpena kalitate-zigilua da jasotzen duten hirientzat, kapitalak eta negozioak erakartzeko jarduketa guztietan erabili ahal izango dutelako erreferentzia moduan.

 

Canneseko partaidetza

Martxoaren 15ean, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia, Xabier Ochandiano, Frantziako Cannesera joango da saria jasotzera, eta, horren arabera, atzerriko inbertsioa bultzatzen duten politiken sustapen eta garapenagatik nabarmentzen diren Europako 10 hiri nagusien artean egongo da Bizkaiko hiriburua. Bilbok badu abantailarik, lotune ona daukalako munduko negozio-gune nagusiekin, bertako barruko mugikortasuna modernoa bezain jasangarria delako, aukera-eremu berriak izango dituelako, Zorrotzaurre eta Zorrotza Punta, esaterako, instituzioek ekonomia adimendunaren aldeko apustua egin dutelako, bertako profesionalak oso ondo prestatuta daudelako eta ingurune fidagarri bezain segurua delako inbertsiorako.

 

Tamaina ertaineko 10 hiri europar nagusiak

1.- Wroclaw (Polonia)

2.- Edinburgo (Erresuma Batua)

3.- Liverpool (Erresuma Batua)

4.- Bilbo

5.- Zurich (Suitza)

6.- Nottingham (Erresuma Batua)

7.- Cardiff (Erresuma Batua)

8.- Malaga (Espainia)

9.- Ostrava (Txekiar Errepublika)

10.- Brno (Txekiar Errepublika)

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×