Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Talentia Challenge Programako parte-hartzaileek Finlandiara bidaiatu dute jakintzak trukatzeko, networkinga egiteko eta erakunde erreferenteak bisitatzeko

2017/05/30

Talentia Challenge Programak bete-betean aurrera egiten eta heltzen jarraitzen du. Hori dela eta, “prozesua egurasteko eta enpresek proposatutako erronkei irtenbidea emango dieten ideia berriak hartzeko asmoz”, ekimenean parte hartzen duten 15 talentiak eta bi team coachek Turkura bidaiatu zuten apirileko azken astean.

Besteak beste, honako hauexek izan dira bidaiaren helburuak: ideia inspiratzaileak sortzea, erronketako funtsezko faktoreak zehaztea, balio erantsia sortzen duten zerbitzuak aztertzea eta tokiko ekosistema eta haren bilakaera ulertzea. Era berean, Bizkaia Talentia Challengeko taldeen arteko elkarreragina sustatzea eta proiektuak arduraldi osoaren bidez azkartzea.

Turkuko hirian, TUASeko unibertsitatea hiriko eta herrialdeko erreferentea da goi-mailako hezkuntzan, eta talentien taldeari egin zion harrera.

Unibertsitateko taldearen ongietorri beroaren ostean, hiriko parke zientifikoa, Sparkup ekintzailetza-haztegia eta Werstas enpresa-haztegia ezagutu ahal izan zituzten. Aurkezpenen ekitaldian, unibertsitate anfitrioiko zenbait irakaslek eta negozioen arloko ikasleek ere parte hartu zuten, eta harremanetan jartzen eta ideia berriak sortzen lagundu zieten Finlandiako esperientzia osoan.

Talentia talde bakoitzak erronkaren lehenengo aurkezpena egin zuen, parte-hartzaileen feedbacka garatu zen eta harreman berriak sortzeko magia jarri zen abian. Horrelako bidaietan, oso ohikoa da programako dinamiken zein aurrerapenen bidez harreman berriak sortzea, nahiz eta bisitaldi sortuak eduki.

Bisitaldiko gainerako egunetan, talentiek guztira 30 erakunderen jarduera ezagutu ahal izan zuten zuzenean, erronken 5 taldeak kontuan hartuta. Gainera, bost taldeei ere lagundu ahal izan zieten, erronka garatzen jarraitzeko ideiak zein harremanak ematea.

Team coachek baieztatu dutenez, “bidaia onuragarria bezain azkartzailea izan da taldeentzat, beste kultura batzuen inspirazioa jaso dutelako eta haiekin zerikusirik ez duten elementuak landu dituztelako, euskal erakundeek proposatutako erronketan ezartzeko asmoz”.

Esperientzia horri esker, programako parte-hartzaileek hobeto ezagutzen dute elkar, ideia freskoak dituzte euren proiektuetarako, oso erabilgarriak diren harremanen sare bikaina lortu dute eta euren arteko elkarreragina sustatzen jarraituko dute, euren partaidetzapeko proiektuetan balioa sortu ahal izateko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×