Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia:talent-ek 8 Talentia lankidetza-hitzarmen sinatu ditu modaren, ikus-entzunezkoen eta produktuen diseinuaren sektore sortzaileko enpresekin

bizkaia:talent-ek ondo baino hobeto prestatutako profesionalak erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko baldintzak eta prozesuak sustatzeadu xede, Bizkaiko erakundeetako berrikuntzaren eta jakintza aurreratuaren arloek aurrera egin dezaten. Xede horren barruan, zenbait ekintza eta zerbitzu garatzen ditu, eta, euren artean, 2009-2010anTalentia Programa jarri zuen abian karrerako (graduko) azken mailako ikasleentzat, betiere espediente akademiko onena badute eta unibertsitate parte-hartzaile bakoitzeko agintari eskudunek zehaztutako eta ebaluatutako gaitasunak badituzte. Horren bidez, behar besteko orientazioa ematen zaie, behar bezala laneratzeko, euren lanbidean garatzeko eta inguruko errealitate zientifiko, teknologiko eta enpresarialean inplikatzen laguntzeko.

Industria sortzaileek gero eta zeresan handiagoa dute jakintzan oinarritutako industriondoko ekonomietan, Europako zenbait herrialdetan BPGd-ren %10 dira gaur egun eta Europako ekonomia osoa baino askoz erritmo handiagoan hazten dira.

Hori guztia dela eta, bizkaia:talent-ek sektore sortzaileari eta Talentia Programa amaitu duten gazte profesionalei laguntzen die Talentia Lankidetza Hitzarmenen bidez. Horrela, bada, jakintzan, berrikuntzan nahiz sormenean oinarritutako ekonomia sustatu ahal izango da, enpresa horiek kalitateko eta garapen-ahalmen handiko lanpostu berriak sortzen dituzte-eta.

Lankidetzok, ordea, modaren, produktuen diseinuaren, ikus-entzunezko berrien eta bideojokoen sektoreetako jarduerak garatzen dituzten enpresentzat baino ez dira.

Horretarako, bizkaia:talent-ek lankidetza hitzarmenak sinatu ditu GAIArekin, bideojokoen sektorean, EIKENekin, ikus-entzunezkoen arloan, EIDErekin, diseinuaren sektorean, eta Bizkaiko Moda Bizkaiarekin (BMB), modaren arloan. Horrela, bada, Talentia Programan parte hartu duten gazteei lagunduko diete laneratzen, Bizkaiko erakundeetan garatutako prestakuntzaren bidez.

Talentia Programan parte hartu duten gazteak Bizkaiko erakundeetan laneratzea edo prestakuntza praktikoa eskaintzea da bekaren helburua. Zuzkidura ekonomikoa hileko 950 euro gordinerainokoa  izango da hiru eta sei hilabete arteko prestakuntza praktikoa egiteagatik, eta lanaldia eguneko zortzi ordukoa eta asteko berrogei ordukoa izango da gehienez ere.

Honako hauexek dira Talentia gazteentzako Talentia Lankidetza Hitzarmenetako erakunde onuradunak: Campusdeportivovirtual, New Media Euskadi, SIGNO DIGITAL, Eiken – EUSKADIKO IKUS-ENTZUNEZKOEN KLUSTERRA, VENTURMODA, BROTEX DESIGN, De Miguel Taldea eta Klap Industrial Ideas.

Kontaktatu hemen informazio gehiago nahi izanez gero: talentiahitzarmenak@bizkaiatalent.org

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×