Bizkaia Talent

Albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa Talent estrategia bultzatuko du, talentua sustatzeko

  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin akordioa sinatuta, Bizkaia Talent-ek bere ezagutza eta eskarmentua eskainiko ditu, Gipuzkoa Talent ekimenean, lurraldean goi-mailako prestakuntzadun talentua sortzeko, atxikitzeko eta erakartzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa Talent estrategia bultzatuko du, lurraldean giza kapitala eragiteko eta sustatzeko, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko hura eskatzen duten enpresekin harremanetan jartzeko. Hala, Be Basque Talent Network izeneko sarearen jardueretan parte hartuko du. Euskadirekin lotura duten edo eduki nahi duten goi-mailako prestakuntzadun profesionalen munduko sarerik handiena izanik, 100 herrialdetan 10.000 profesional eta Euskadiko 320 enpresa baino gehiago biltzen ditu. Jarduera horien artean, Be Basque Talent Conference nabarmentzen da, non enpresak atzerrian bizi diren euskal profesionalekin harremanetan jartzen diren, Euskadirekin sektore-lotura duten talentu-gune garrantzitsuenetan bizi direnekin, hain zuzen. Biltzarra, urtero egiten dena, Londresen, Munichen, Tolosan, Amsterdamen, Dublinen eta Hanburgon egin da, besteak beste.

Gipuzkoa Talent Forum, Relocation & Dual Career Centre eta Talentia Gipuzkoa
Gipuzkoa Talent estrategiaren barruan, Gipuzkoa Talent Forum estrategiarekin jarraituko da, zeinak topaketak antolatzen dituen atzerrian bizi den talentu gipuzkoarraren eta erakundeen arteko elkarren ezagutza finkatzeko. Era berean, Gipuzkoa Talentek, Miramongo bulegotik, harrera eta gizarteratze-zerbitzua eskainiko die lurraldeko enpresetan eta berrikuntza-zentroetan lan egitera etortzen diren profesional eta zientzialariei, eta Dual Career Centre ere eskura izango dute, bai haiek bai beren bikotekideak ahalik eta erosoen eta errazen txerta daitezen gizartean zein lan-esparruan. Beste alde batetik, Talentia Gipuzkoa programak, Euskadiko unibertsitateekin eta BasquePro Euskadiko elkargo profesionalen elkartearekin elkarlanean, ahalmen handieneko unibertsitate-ikasleak lan-munduan egoki sartzera bideratuko ditu, beren zeharkako konpetentziak profesionalki gara ditzaten.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×