Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Eusko Jaurlaritzak 1.175 milioi erabiliko ditu 2020ra arte 45.000 lanpostu sustatzeko

2017/12/14

Eusko Jaurlaritzak 2017-2020ko Enplegu Plan Estrategikoa onartu du, eta epealdi horretan 45.000 lanposturen sorrera suspertzea dauka helburu. Horretarako, 1.175 milioi euro erabiliko dira, eta honako arlo hauei emango zaie lehentasuna: enpresa berriak sortzea, laneratzeko aukera gutxiago dituztenen kontratazioa suspertzea eta etxebizitzen zein eraikinen zaharberrikuntza bultzatzea, lanpostuak sortzeko sektore “intentsiboa” delako.

Programako beste ardatzetako baten arabera, enpresekin eurekin lan egingo da, 20.000 euskal gaztek lehenengo lan-esperientzia eta laneratzeko aukera eduki dezaten. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak bete-betean lan egingo du enpleguaren kalitatea hobetzeko.

Honako gai hauek landuko dira bederatzi ardatz eragileetan: lan elkartua, tokiko ekonomien garapena, gazteen enplegua, enpresa berrien sorrera, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren hobekuntza, enpleguaren kalitatea edo eraikuntzako sektorearen bultzada, etxebizitzen zein eraikinen zaharberrikuntza suspertzeko politiken bidez.

Horretarako, helburu zehatzak dituzten 35 jarduketa-lerro abian jarri eta jarraipenerako ebaluazioak egingo dira. Aurreikusitako ia-ia 1.200 milioi euroko gastuari aurre egiteko, gobernuko sail gehienetan zuzkituko dira kontu-sailak, eta koordinatuta zein lerrokatuta egongo dira. Era berean, komunikazio-bideak ere irekiko dira aldundi eta udalekin, eta gai zehatzetako lankidetzarako hitzarmen instituzionalak edo hitzarmen bereziak ere sinatuko dira haiekin. Zeharkakotasunez, estrategia berrian lehentasunezkoa izango da emakumeak jarduera ekonomikoan zein lan-jardueran baldintza berberetan eta bete-betean sartzeko jarduketak abian jartzea.

Plan berriaren bidez, urrunago joatea izango da helburua. Hori dela eta, Zaharberrikuntzaren Renove jarriko da abian (baliabide gehien dituen programa), eta, ahal dela, kalitate urriko kontratuak saihestuko dira.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×