Bizkaia Talent

Albisteak

2018a, nazioarteko ekitaldi handien urtea Bilbon eta Bizkaian

  • 2018. urtea urte berezia izango da Bizkaiaren eta bertako hiriburua den Bilboren nazioarteko proiekzioari begira, ekitaldi handiak egingo direlako lurraldean eta Euskadi osorako eragin handiko jarduera ekonomiko, sozial eta kulturalak garatuko direlako bertan.

Bilbo rugbyaren hiriburua izango da maiatzaren 11n eta 12an, kirol horretako lehiaketa nagusien finalak San Mames futbol-zelaian  jokatuko direlako: European Rugby Champions Cup eta European Rugby Challenge Cup. Bertaratuko den jende gehiena Britainia Handikoa, Frantziakoa eta Irlandakoa izango da.

Ekaineko zenbait egunetan eta Euskadiko hainbat udalerritan, gastronomiako Oscar sariak bezala ezagututako The World’s 50 Best Restaurants ekitaldia izango dugu. Bertan, munduko berrogeita hamar jatetxe onenak sarituko dituzte Bilbon egingo den ekitaldian. Gaur egun, Euskadiko lau jatetxe daude sailkapen horretan: Etxebarri, Mugaritz, Arzak eta Azurmendi.

Udan bertan, Bilboko musika-ekitaldi nagusia iritsiko da: BBK Live. Uztailaren 12tik 14ra, berriro ere 100.000 lagun baino gehiago elkartuko dira Kobetamendin, nazio-mailan eta nazioartean erabat sendotuta dagoen ekitaldian. Honako hauexek izango dira bertako kartel-buruak: Gorillaz, The XX, The Chemichal Brothers, David Byrne eta Noel Gallagher.

Irailaren 12an, Espainiako Vueltaren hamazazpigarren etapa iritsiko da Bizkaiara. Getxoko kirol-portuan hasi eta Oiz mendian amaituko da, Bizkaiko paraje onenak erakutsiz, Zugaztietatik, Gernikatik eta Bermeotik igarotzean, besteak beste.

Bizkaiako urte handi honi amaiera emateko, MTV EMA 2018 MTV kateko Europako Musika Sarien 25. urteurrena ere egingo da bertan. Horretarako, hanbat kontzertuak egingo dira Bilbon lehenengo, eta azaroaren 4an ekitaldi nagusia Bilbao Exhibition Centre-en (BEC). Gau horretan, sariak banatu eta lehenengo mailako ekitaldiez gozatzeko aukera egongo da gure planetako musika ekitaldi harrigarrienetakoa den honetan.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×